blogak

Katxonderstango Errepublika

Hispanitatearen egunean ere... "Arma Txio Pum" presente!





Oiartzun Irratian ez dugu jai egin Hispanitatearen Egunean, eta "Arma Txio Pum" irratsaioa izan dugu. Hemen entzun dzakezu.

Ezin izan diogu ihes egin egunaren eraginari, eta honela planteatu dugu saioa: Zer gertatuko litzateke Espainiaz hitz egingo bagenu Euskal Herriaz hedabide askok hitz egiten duten bezala?

Hasteko, galdera hau egin diegu Oiartzun Irratiko entzuleei eta txiolariei. Hona hemen txiolarien erantzunak:




Jakinduria ezatik eta axolagabekeriatik abiatuta egin dugu saioa Urtzi Argibayk eta biok. Hemen duzue saioaren emanaldia.


Gainerakoan, eskertuko nuke saioaren iritziak emango bazenituzte, Twitterren #ArmaTxioPum traola erabiliz edo posta elektronikoz idatzita (martinkitto3@gmail.com).

"Arma Txio Pum" ostiralero 12:00etan ematen dugu Oiartzun Irratian, eta segituan jartzen dugu webgunean mp3an jaisteko eta entzuteko.



Martin Kitto







jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07