blogak

Katxonderstango Errepublika

Hauteskunde kanpainaren hasieran Gorka Juliok gomendatu digu ez pentsatzeko elefante arrosetan!


Espainiako hauteskunde kanpaina hasi berri den honetan, guk elefante arrosei buruz hitz egin dugu Gorka Julio garatzaile, irakasle eta txiolariarekin (@teketen). 

Eta bai, harrigarria bada ere, bi gaiak landu ditugu elkarrizketan: hauteskundeak eta elefante arrosak.

Elkarrizketa hemen duzu entzungai.

Elkarrizketan oinarria hauteskunde kanpainako estrategia sofistikatuen erabilera izan da; hau da, Whatsapp, Twitter, Facebook eta bestelako mezularitza zerbitzuetatik iristen zaizkigun mezu politikoek zer-nola eragin dezaketen gure bozkan.

Gorkak argi esan digu: "Era guztietako zikinkeria botako digute, eta ez pentsa sare sozialetatik kanpo zaudetenak ere manipulazio arriskutik kanpo zaudetenik".