blogak

Katxonderstango Errepublika

Euskarazko kartel batek auto istripua eragin du


Biriatuko ordainlekutik gertu, Gipuzkoaren eta Lapurdiren arteko mugan, istripua izan da, eta horren berri laster batean eman dugu Euskal Irratietako "Hitz eta Putz" irratsaioan.

Zaurituak lau dira, eta zauri arinak dituzte. Bi zauriturekin hitz egiteko aukera izan dugu. Biek gauza bera esan digute: istripua euskarazko kartel batek eragin du.   

Ez da halako zerbait gertatzen den lehenengo aldia: Valentzian ere geratu zen, beheko argazkian ikusten denez.

"Valentzieraz idatzitako katel batek istripua eragin du Bocairenteren eta Ontinienteren artean"

Kartela valentziera hutsean idatzia zegoen, eta tupustean gidariaren gainera jaurti zen. Gidaria Ontenientera sartzeko bidearen bila zebilen.


Istripuak gidariengan eta euren familiengan kezka handia sortu duenez, Eusko Jaurlaritzak iragarri du euskarazko kartelak kentzeko aukera aztertuko duela.

Euskal Irratietako "Hitz eta Putz" saioan zuzenean eman ditugu istripuarekin lotura duten albiste horiek guztiak.

Hona hemen informazio guzti-guztia, on-line entzuteko edo jaisteko (download):




Egiaz edo gezurraz harago, euskarazko kartelek sortzen dituzten eragozpenak daude.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.


Martin Kitto
  


"Hitz eta Putz" saioan egindako kolaborazioak bistaratzeko, sakatu hemen.



jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07