blogak

Katxonderstango Errepublika

Euskara inperfektuaz hitz egin dut Euskadi Irratian


Badakizue zer den euskara inperfektua? Ba, ez badakizue zer den, hau entzutea komeni zaizu. Euskadi Irratiko "Blai" saioan, Itziar Alduntzin eta Josu Odriozola solaskide nituela, euskara inperfektuaz aritu naiz.

Euskara inperfektua ez da soilik karteletako itzulpen petraletan ikusten duguna. Beste asko ere bada: Joselito euskaraz abesten, Espainiako Erregea euskaraz mintzatzen... Euskalki berri bat ere ezagutuko dugu, Manowar musika taldearen abeslariaren eskutik: Heavyera.

Saioa entzuteko, egin klik hemen (Nire kolaborazioa 29:44tik aurrera).