blogak

Katxonderstango Errepublika

Euskal Herrirako ereserki nazional berria egiteko prest dago Andoni Tolosa Morau



Zer egingo luke Andoni Tolosa "Morauk" Euskal Herriko ereserkia egiteko enkargua jasoko balu? Goiko argazkian ikusten denez, Oiartzun Irratiko mikrofonoez inguratu dugu erantzuna eman dezan.

Baina ataka horretan egon aurretik, "Arma Txio Pum" saioan laguntza eman diogu Andoniri, eta "gure ereserki nazional batzuk" aztertu ditugu, ebakuntza egiten ari diren bi medikuk bisturiekin egiten duten matodologiari jarraiki. Tentuz eta artez.

Gero, saioaren bukaeran, galdera bota diot Andoniri: Eta zuk egin beharko bazenu, ze ezaugarri izango lituzke ereserkiak?

Entzun nahi erantzuna? Bada, egin klik hemen, saioa entzuteko edo mp3an jaisteko.

Elkarrizketan, hainbat abesti aztertu ditugu. Esate baterako, Mikel Laboraren "Xoriak xori". Zergatik aukeratzen dute abesti hori kirolari eta kirolzaleek garaipenak ospatzeko? Zergatik du hunkipen puntu hori?

Ez dizue barru-barruan zerbait pizten Baionako Avirongo jokalariek eta zaleek horrela abesten entzuteak?

Ereserkiaren musikari baino letrari erreparatuko bagenio, Andonik eta biok ez daukagu dudarik. Hau izango litzateke mailarik gorena:



Nolanahi ere, herri galdeketa batean ereserki nazionala hautatu beharko bagenu, seguru nago beste honek Mikel Laboaren edo Imanol Lartzabalen edozein abestik baino botu gehiago lortuko lituzkeela:



Orduan, zer? Ereserki berria izango dugu? Hasi al da Andoni lanean?

"Arma Txio Pum" ostiralero 12:00etan ematen dugu Oiartzun Irratian, eta segituan jartzen dugu webgunean mp3an jaisteko eta entzuteko.

Martin Kitto







jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07