blogak

Katxonderstango Errepublika

ETBk euskara eta euskal identitatea sustatzen ditu? ETB euskaldun guztientzako telebista da?




Oiartzun Irratiak "Arma Txio Pum" irratsaioari eustea erabaki du, eta bigarren emanaldira iritsi gara. Hementxe duzue entzungai. 

Gaurkoan, hiru gai jorratu ditugu, txioz txio, barrez barre, ustekabez ustekabe.

Urtzi Urkizu Berriako kazetariarekin ETBren udako programazioaz aritu gara hizketan, baita udazkenetik aurrera ETB1ek euskaldunoi eskainiko digunaz. 

Baina Urtzi Urkizu da pertsonarik egokiena horretaz hitz egiteko? Ez dakit, ba. 



Bigarrenik, Imanol Agirretxe eta Joxe Mari Agirretxeri buruz hitz egin dugu. Kasualitate hutsa al da abizen berbera izatea? Edo beste zerbait ere badago?

Txio arrakastatsu honi buruz ere hitz egin dugu, nola ez. 

"Arma Txio Pum" ostiralero-ostiralero 12:00etan emango dugu Oiartzun Irratian, eta segituan jarriko dugu webgunean mp3an jaisteko eta entzuteko.

Saioaren iritzia emateko bide asko dituzue. Nik bi proposatuko dizkizuet: Twitterren #ArmaTxioPum traola erabiltzea edo posta elektronikoz zure iritzia helaraztea (martinkitto3@gmail.com).



Martin Kitto







jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07