blogak

Katxonderstango Errepublika

Eta Twitter baliatzen badugu autismoarekin bizi izandakoak kontatzeko?






Oiartzun Irratiko "Arma Txio Pum" irratsaioan autismoari buruz hitz egin dugu autismoarekin bizi den pertsona batekin: Aintzane Muguruzarekin. 
Hemen entzun dezakezu elkarrizketa.


Aintzanek Twitterren zein blogean autismoarekin bizi izandako pasadizoak, gogoetak, lorpenak eta ezinak kontatzen ditu. Protagonista nagusia Eneko da, Aintzaneren semea (goiko argazkian biak).


Twitterren @aintzanemug da, eta, besteak beste, pasadizo esanguratsu hauek kontatu dizkigu Twitterreko harien bidez:






Gora behera blogean ere idazten du. Bi sarrera hauek irakurtzeko modukoak dira:

- "Autismoa duen pertsona baten ama naiz" 

- "Autismoa Martini azaldua"


Bizipen pertsonalez gain, autismoarekin lotutako albiste batzuk ere izan ditugu hizpide; adibidez, ama batek Facebooken egindako salaketa 9 urteko semeari ez diotelako uzten futbol partidak jokatzen Gasteizko talde batean.

Honelako jendeaz ere hitz egin dugu: 




Nik uste elkarrizketa dotorea atera zaigula. Zer diozu? Hau izan da emaitza.

Twitterren #AutismoarekinBiziNaiz traola mugitu dugu.    

Gainerakoan, eskertuko nuke saioaren iritziak emango bazenituzte, Twitterren #ArmaTxioPum traola erabiliz edo posta elektronikoz idatzita (martinkitto3@gmail.com).

"Arma Txio Pum" ostiralero 12:00etan ematen dugu Oiartzun Irratian, eta segituan jartzen dugu webgunean mp3an jaisteko eta entzuteko.










jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07