blogak

Katxonderstango Errepublika

Ane Etxezarreta: "Futbolean jokatzeaz gain, emakumezkoen eta gizonezkoen ezberdintasunak murrizteko lanean gabiltza"

Argazkia: Dabid Argindar (www.argindar.com)


"Arma Txio Pum" irratsaioan lehenengo aldiz futbolari bat elkarrizketatu dut, baina elkarrizketa ez da izan futbol-futbol-futbolaz, baizik eta futbol feministaz.

Gurean izan dugun futbolaria Ane Etxezarreta da, eta elkarrizketa hemen entzun dezakezue.

Hiru arlo ukitu ditugu elkarrizketan: futbola kirol lehia bezala, Aneren ibilbidea denboraldi honetan eta futbola emakumezkoen berdintasunaren aldeko borrokaren beste adar bat bezala.

Dena lasai zihoan ustekabeko mezu bat iritsi zaigun arte. Nor zen? Espainiako erregina!

Letizia Ortiz bera ote zen?

Zorterik onena Aneri eta Realeko emakumezko taldeko gainerako jokalariei!

Zorterik onena... berdintasunaren aldeko borrokan eta kirol lehian, jakina! 

Eskerrik asko elkarrizketa hau prestatzen lagundu didazuen guztiei, eta bereziki Dabir Argindarri, Aneren argazkia erabiltzen uzteagatik. 

"Arma Txio Pum" ostiralero 12:00etan ematen dugu Oiartzun Irratian, eta segituan jartzen dugu webgunean mp3an jaisteko eta entzuteko.

Martin Kitto







jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07