blogak

Katebegia

Zer egin? Nola jokatu “Fake News”-ekin?

 “Albiste faltsu baten ezeztatze hutsak zabalpen handiago ematen dio. Beste erantzun bat behar du”, diozu. Zein erantzun baina?

Hori da landu beharreko jarrera. Lehen jarrera hasten da eszeptizismotik lantzen, antidogmatismotik. Gero jakin behar da saiakera egiten, idazketa mota landu behar dugu. Nire liburua aurkeztu nuenean, prentsatik ez zen inor azaldu, eta prentsan lagunak ditut: “Hau ez da literatura, ez da fikzioa ere”, esan zidaten. Ez zen interesgarria, antza. Ados. Liburu hau saiakera da. Baina estetizismoaz harago, antidogmatismoaz honago, kazetariek idazletzaren jarrera lantzen ikasi behar dute, saiakera egilearena. Irakurleak saiakera hartzen du, eta pentsatzen du, egileak asko dakiela, eta gehienetan astunak direla. Nik alderantziz uste dut: “Jakin mina duzunean, saiakera bat idatz ezazu ikasteko”. Eta horrek ez du esan nahi horregatik jakitun zarenik. Alegia, kazetariak ez du zertan saiakera bat idatzi behar, baina gutxienez saiatu behar du bilatzen zabaltzen ari diren ustezko fake news horiek. Zertarako zabaltzen diren azalduz, ez zergatik? Berriak zer-nolako muin semiotikoa daukan azalduz, zer adierazten duen zabalduz. Horrek adierazi dezake gizarte hau edo hori oso arrazista dela, edo oso homofoboa… Hori ikustea ez da polita, baina fake news horiek zabaltzen dituzten estereotipoak ulertuz –ezeztatuz– gero, askoz hobeto ulertuko dugu gure gizartea.

 

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07