blogak

Katebegia

VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aldaketarik aldaketa PLAY

Larru berrituz dator,
sugegorri hori,
ilea urdindu zaio
atso zaharrari.

Egunik egun datoz
egunak aldatuz,
biharrak gaurtzen
eta etziak atzotuz.

Eguzkiak badoaz
hilargiak heldu
eguna amaitzean
gaua da zabaldu.

Itsasoan gorata
behera mareak,
bidaztiak sarritan
aldatzen bideak

Aldatzen da mundua
aldatzen norbera,
aldatzen erantzuna
aldatzen galdera.

Den dena da aldatzen
ez bada momia.
Aldatzen da azala
aldatzen mamia.

Mundu honetan dena
sortzen da aldatzeko,
ni ere aldatzea
ez da harritzeko.

Erabat aldatu naiz
hamaika urteotan,
baina ez da aldatzen
zerbait ene baitan.

Joseba Sarrionandia

Imanol Larzabal  in memorian

Joseba Sarrionandiari eskainia,
Sarri Euskal Herrian ikusiko dugun desioz.

The post VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa appeared first on Katebegia.

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07