blogak

Katebegia

Txanpon beraren aurkia eta ifrentzua

Bi izen eta irudi bat.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Berria dut nire egunerokoa, Euskaldunon Egunkaria sortu zenez geroztik.  Etxean egunean egunekoa jaso ezinezkoa izaki, egunero haren xerka noa kioskora.

Eskuetan hartu eta bi lerro-buru nagusiak irakurri ditut zanpez:

“Urrutikoetxeak bi infekzio hartu ditu, eta kartzelak txosten medikuak galdu ditu”

“Sasoi bat agur esateko”

 

Lehena, Urrutikoetxea, ETAko kide ohia.

Bigarrena, Athleticeko jokalaria.

Lehena, erretretara pasa da.

Bigarrena, urte bat barru erretiratuko ei da.

 

Aritz Adurizen inguruko berria atzo ezagutu nuen ETBn: “Adurizek futbola urte bat barru futbola utziko duela notizia al da?”, pentsatu nuen. Zur eta lur geratu nintzen. Baita pentsatu ere: “Molde zaharrak ‘gure telebistan’. Berriak zahar moldetan!”.

Eta goizon, hara, Aduriz izenak hizki larririk barik, haren irudiak “nire egunkaria”-ren azal erdia hartu du.

Hona nire posta labur honen tesia –edo ergel honek bere “txistea” azaldu beharra–:

60 urte joan dira gazte talde bat Euskal Herria Helburu zutela borrokan engaiatu zenetik, herri baten eraikuntza xedetan, herri hau beste nazioen mailara igotzeko, besteak beste, “egun ditugun” euskarazko telebista eta egunkaria izateko.

Horra hor, Urrutikoetxea eta Aduriz, txanpon bereko bi aldeak. Alde batean irudia, bestean ifrentzua.

Biak ala biak izan dira berri. Biak ala biak informazioaren interesen maila berera ekarrita.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07