blogak

Katebegia

“Prozesu katalanaren etapa hau nola bukatu den ikusteko zorian gaude”

Mikel Orrantia (Balmaseda,1947). ETAko bigarren belaunaldiko kidea eta Askatasuna mugimenduaren sortzailea.

ARGIAk “Anarkismo Euskal Herrian” gaia ekarriko du hizpidera urriko Larrun hilabetekarian. Hainbat lagun libertario solastatu ditugu kari horretara. Anarkismoak Kataluniaren historian izan duen eragina jakitun, hainbat galderari erantzun diete solaskide horietako batzuek:
Honatx, ETAko kide ohi eta Askatasuna (1971-1982) mugimenduaren sortzaile Mikel Orrantiaren ekarpena:

Zergatik eman da prozesu hau Katalunian eta ez, adibidez, Hego Euskal Herrian?

Egoera hau izendatzeko, fisikan edo teknologian, “gai akidura”-z esan ohi da; herritarren mobilizazioetan “desenkantua” esaten da, hemen bizi dugun neke horren adierazle da. ETAren eta ezker abertzalearen porrotaren ostean, eta itxura denez, beren barne indarrak eta buruzagiak bizi dituzten norabide eza tarteko, Ibarretxek sustatu zuen “Estatu berria”ren bide instituzionalaren frakasoa ere gogoan dela, besteak beste, Euskadi eta euskaldunek, itxura batez, nahiago dute denboraldi bat hartu eta katalanek eta beren prozesuak emango dutena ikusi eta aztertu.

Nire iritziz, Euskadin bide berri bat zabaldu behar da, bortxa erabilik gabe herritar parte-hartzean sakonduko duen bidea, alabaina, anartean, ez ditut bide hori urratzeko behar diren indarrak ikusten. Nazionalismoaren hegemonia begi-bistako da, zatiketa bezain ebidentea, baina ez dago proiektu nazional bateratua, ezta berehalakoan ikusiko ere.

Komunitate bietan, herritarren iritzi zabalak daude, hauek, gehienek,  nazionalitate eta komunitate askatasunean bizi nahi dute, aurrerapen sozialaren demokraziaren markoan.

Oraingoa katalanen unea da, baita espainiar kontserbadoreena, ez baitute aukera hau pasatzen utzi nahi, iritzi publikoan nazionalista konstituzionalista espainiarra finkatzeko.

Prozesu katalanaren etapa hau nola bukatu den ikusteko zorian gaude: desenkantua, desmobilizazioa? Gutxiengo baten aurrera emandako jauzia? Espainiarren errepresioa?

Espainiako Gobernuak gaizki egingo luke katalanen guraria mugatzen, separatistak egiteko fabrika bihurtzen baita. Baina, noski, horrek espainiar iritzi publikoaren barruan irabazpenak ematen dizkio, hartara, espainiar nazionalismo inperial unionista kitzikatzen du, tresna antiseparatista boteretsua bihurtuz.

Izan ere, Europan, hain zaharra eta kontserbadorea dena, tankera honetako herri mugimendu independentistek  instituzio sekularrak ezbaian jartzen dituzte, baita boterean dauden egitura teknologiko-burokratikoak, halaber, milioika familiak kontra egiten dute aldaketarako duten beldurraren eraginez. Ahaztu gabe, bien bitartean, nazio-estatuen propaganda oldeek herri jendeen pentsamendua estaltzen dutela nabariki.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07