blogak

Katebegia

Macronek zergatik omendu nahi du Pétain?

 

Philippe Pétain mariskalak Frantziaren historiaren makula ezabaezina utzi zuen. Orain, ordea, Emmanuel Macron presidentek makula ezabatu nahi du.

Igandeon, azaroaren 11n, 100 urte beteko dira I. Mundu Gerra amaitu zela. Frantziarentzat Armistizioa eguna da. Ohi bezala, gerran hildakoak omenduko dituzte, nagusiak eta militarrak buruan buru.

Aurtengo ekitaldia polemikoa izanen da haatik. Macronek Pétain mariskala omendu nahi du, baita polemika zabaldu ere. Emmanuel Macron presidenteak bazterrak nahi ditu Hexagonoan. Omenduen artean, II. Mundu Gerran Hitlerrekin kolaboratu zuen Vichy-ko gobernuaren Philippe Pétain ere omendu nahi baitu. Macronen hitzetan “Pétain soldadu handia izan zen”.

 

Macronen arerio politikoek eta hedabide kritikoek horrela adierazi dute: “Macronek bere burua desohoratzen du eta frantsesak guztiz laidotzen”.

Polemikak badu nondik heldu. Izan ere, soldadu –koronela zen I. Mundu Gerran– zena, II. Mundu Gerran behin-behineko estatuburua bilakatu zen, eta Alemaniako armada naziaren okupatzailearekin kolaboratu zuen.

Pétainek Frantziaren historiaren makula ezabaezina utzi zuen. Orain, ordea, Macronek makula ezabatu nahi du.

Lehen Mundu Gerran Pétain soldadu eredu izanak estaltzen al du Bigarren Munduan jokatu zuen rol historiko doilorra eta ankerra?

Macronek zergatik omendu nahi du Pétain?

Arrazoi asko izan daitezke, baina besteak beste, Macronek bere politika populista eta neoliberalaren bidean, Alemania faxistarekin kolaboratu zuten Frantziako sektore askok gogoan duten kontzientzia txarra arindu nahi du, itxurazko politika lasaia hedatu, eta herritarrak guztiak soleimendu.

Funtsean, Macronek Pétain mariskalaren historiaren parte-hartze “ona” dela medio historiako genozidioa handienetako bat estali nahi du, baita babestu nahi  du ere egile nagusi ankerra bera. Hots, arrazoiak arrazoi, zirkunstantziak zirkunstantzia orduko boterea kudeatu zuena.

Kontakizun eta oroimen historikoaren garaian bizi gara. Espainiak frankismoa nola Frantzian ere bere historia zuritu nahi du. Frantziak Alemania nazi eta faxistaren  kolaboratu izana herritarren memoriatik desagerrarazi nahi du, “demokraziaren izenean” eta  “bakea bermatzen duten boteretsuen mesederako”.

Xabier Gantzarainek honela dio Zulo saiakera bikainean: “Gure memoria zulo bat da. Gure memoria zulo beltz bat da. Gure zulo beltza memoria da. Gure zuloa gure memoria da”.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07