blogak

Katebegia

Jose Miguel Etxeandia: preso egon denaren betirako zigorra

Jose Miguel Etxeandia Meabe larrabetzuarra aurkitzeko saioa.

“Buscan a un excolaborador de ETA de 59 años desaparecido en el Gorbea desde el domingo”, zioen El Correo/El Diario Vasco egunkariak atzo. Mendiaren magaleko Arraban azkenekoz ikusi zuten Jose Miguel Etxeandia Meabe larrabetzuarraz ari zen.

Ohikoa behar zen berri tamalgarria, notizia zaborra bihurtu zuten “demokrazia” honetako “paladinek”, erran nahi baita, luma –teklatua gaur egun– arma laidogarria bihurtzen duten “sikarioek”.

Besteak beste, hauxe zioen Jon Garay kazetariak: “La Audiencia Nacional condenó a Etxeandia Meabe a 17 años de cárcel por haber facilitado en 1994 al ‘comando Vizcaya’ la información necesaria para intentar asesinar a un sargento del Ejército en Larrabetzu”.

“Etxeandia huyó de España dos días después del atentado y, tras permanecer un tiempo en Francia, se refugió en México, donde permaneció hasta que las autoridades de este país le expulsaron el 5 de julio de 2003”.

– Jose Miguel Etxeandia Meabek ez ote zuen bada, zigorra ordainduta?

– EHUko irakasle Mario Zubiagak bere twitter kontutik  salatu zuen legez: “Periodismo basura”.

– Preso izan denaren bihotz barruan betirako kondenatu bat dago (Joseba Sarrionandia).

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07