blogak

Katebegia

Jordi Panyella Carbonell: “Sarrionandia ez da idazle ezaguna Katalunian, espainiar blokeo mediatikoaren erruz”

Mar Carrera Vendrell, Jordi Panyella Carbonell eta Aida Iglesias de Prada. Pol·len Edicions/ Argitaletxeko kideak.

Otsailaren 1ean, datorren ostiralean, Joseba Sarrionandiaren poemen antologiaren (euskara-katalana) ekitaldia izanen da Iurretako Herri Bibliotekan, 19:00etan. Besteak beste, Ainara Munt Ojanguren eta Víctor Sunyol itzultzaileek parte hartuko dute. Es morta la poesía? Liburua Pol·len Edicionsek argitaratu du. Argitaletxeko Jordi Panyella Carbonell mintzatu gara.

Nondik nora eta zergatik  Hilda dago poesia?/ ¿La poesia está muerta, katalanez?
2011n, Eusko Jaurlaritzak Joseba Sarrionandiaren  Moroak gara behelaino artean? saioa saritu zuenean, Pol·len edicions argitaletxeko arduradunok gure burua eskaini genion Pamielari liburura katalanera itzultzeko. Ez genuen aparteko pretentsiorik, ordurako berandu ari baikinen. Alabaina, bi ustekabe izan genuen: gure burua eskaintzen lehenak ginen eta Sarrionandiaren bigarren liburuak –(Jo no sóc d’aquí; katalanera itzulia– zeharo txunditu gintuen, imajinatu genuena baino areago txundituta, bai liburuak, baita egileak berak ere.

Harrezkero, urtero euskal pentsamendutik edota literaturatik liburu bat edo bi itzultzen ditugu katalanera. 2012an, Som moros en la boira? (Moroak gara behelaino artean) argitaratu genuen,  2014n  Jo no sóc d’aquí, (Ni ez naiz hemengoa), eta  Hilda dago poesia?, eta hirugarrena, orain: ¿És morta la poesia? (2018an)  (Hilda dago poesia).

Etorkizunean, zoria eta laguntasuna alde baditugu, Joseba Sarrionandiaren obra osoa katalanera itzuli nahi genuke.

Nolakoa da poesia katalanaren osasuna?

És morta la poesia? itzulpena Ainara Munt Ojangurenek eginda da, eta honek Víctor Sunyol poetaren laguntza izan du. Biak izanen dira Iurretan, liburuaren aurkezpenean. Bertan emanen dute aditzera poesia katalanaren egungo egoera, baita liburu honekin izandako esperientzia. Nik nire ikuspuntua eman diezazuket, ez da osoa horregatik: Katalunian eta ziur aski, munduko beste leku askotan ere, sorkuntza lehertze moduko bat bizitzen ari gara, eta tokian tokiko espresioen arteko pentsamenduak eta hausnarketak partekako sakoneko beharrizana handitzen  ari da.

Zer ekarpena egin dio liburu honek poesiari eta irakurle katalanari?

Victor Sunyolek, behinola Sarrionadiaren poesia mintzo zela, txunditu ninduten bi esaldi aipatu zituen: “Sarrionandiaren poesiak komunitatea sorrarazten du literatura bitartez” eta Sarrionandia irakurtzean “irakurlearen “ni”a guretako bat bihurtzen da”.

Herrialde Katalaneko oro har, eta katalanen kasuetan orobat, Sarrionandiaren poemak irakurtzean  –idatziak izan ziren testuinguruan kontuan hartuta–  testuinguru bera ari dela Katalunian errepikatzen, horregatik poema hauek barru-barrutik zeharkatzen gaituzte. Adibiderako;  Sabeu què és la justícia? (Badakizue zer den justizia?)  poemak ematen du Anna Gabriel, Carlos Puigdemont edota Valtonyc rap-kantariarengan pentsatuz idatzita daudela. Sarrionandiak behin zehaztu zigun legez, testuingurua ez zela Euskal Herria edo Kataluniakoa, Espainiako Estatuaren errepresioa baizik. Hori ez da azken bost mendetan aldatu. Beraz, liburu honek oso perspektiba egokia eskaintzen digu.

Zein da Sarrionandiak komunitate katalanean duen oihartzuna?

Oso zaila da galdera horri erantzutea, “izan ez baitago literatur komunitate katalana”, esan nahi baitut, horren izaera zehatza duena behintzat. Salmenta kopuruaz harago, honako esan dezaket. Sarrionandia katalanez irakurtzen duten askok idazten digute aluzinatuta, hauxe esateko: “Nola ez dugu autore hau lehenago ezagutu?”.

Som com moros dins la boira? saioak irakurleak zoratzen segitzen du oraindik ere. Areago, Kataluniako amazing komunitatearen parte bat elkarrarazi zuen une batez.

Jo no sóc d’aquí liburuarekin oso gauza adierazgarria eta berezia gertatu zitzaigun. Liburuaren irakurketa Klub batean gertatu zen, lehen irakurraldian hain zuzen ere. Zazpi hilabetez zazpi ekitaldi izan ziren, eta hiru-hilabete bakoitzean liburu bat zegoen iragarria Bada, taldeko kideek ekitaldien kontrola hartu zuen, eta bigarren ekitaldian Jo no sóc d’aquí liburuarekin jarraitzea proposatu zuten. Hara, liburu horren irakurraldia zazpi hilabetez luzatu zen.

Eta hala ere, Joseba Sarrionandia ez da literatura egile ezaguna Katalunian. Espainiar blokeo mediatikoaren “erruz”, esango nuke.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07