blogak

Katebegia

(H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Urteak dira, ez irail guztietan ere, Ernio mendira igotzeko dugula jaidura. Irailean igandeak zenbat halaxe aukerak. Aurten bost.

Bost “prozesio” eta bost “erromeri”. Nork bere ahalmen eta sinesmen araberakoak. Aukera hainbeste, Zelatun geratu edota kalbarioan saiatu.

Herniotik euskal mendi andana eta Kantaturi itsasoa antzemateko tontor paregabekoa da. Erreziletik gora heldu da jendea, Asteasutik nola Aiatik.

Hots, hainbat bailatik heldu zaitezke, baita urrutiagoko ibarretatik barna  etorri ere. Gu Hendaiatik menturatu ginen atzo.

Lapurdira arribatu ginen aspaldi jada, ez arras Goierritik, Urola Garaitik zehazki. Urola garaitik begiraturik, niretzat Goierri zen orduan “euskararen paradisua”, eta Azkoitia-Azpeitia balizko “hiri euskaldunaren” adierazle.

Atzo hauxe bururatu zitzaidan: inon euskara entzutekotan, (H)ernion entzunen duzu, jator eta nasaia, baita nahasia ere. Eta guztietan nagusia ene belarrietara beterriko euskara. Zinez xarmagarria.

Herriak Ernio idatzi eta esan, eta arautegiak Hernio adierazteak gogoa nahasi ohi dit. Belarrietara bitxirik ez, ikusmenean bai ordea. Har dezadan/dezagun hori ere euskaldunon pathos eta ezaugarri gisara.

Horra hor iraila. Horra hemen (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07