blogak

Katebegia

“Hemen ez da Katalunian eman diren osagaietako bat bera eman”

“CUPen espresatzen ari den autoritarismoaren aurkako jarrera oso eraginkorrea da dinamika antikapitalista eta independentistaren barruan”.

ARGIAk “Anarkismo Euskal Herrian” gaia ekarriko du hizpidera urriko Larrun hilabetekarian. Hainbat lagun libertario solastatu ditugu kari horretara. Anarkismoak Kataluniaren historian izan duen eragina jakitun, hiru galdera hauei erantzun diete solaskide horietako batzuek:

Hona hemen, Juantxo Estebaranz saiogilearen eta militante autonomo-libertario-erantzunak.

Katalunian bizitzen ari den prozesu independentista dela eta, zein dira gakoak hori horrela izateko?
Hainbat faktoreren konfluentziak sendotu eta azkartu du independentziaren aldarrikapena Ezker independentista berri baten izateak –CUPen, esaterako, osagarri eta dinamika antikapitalista nabariak ageri dira– eta entitate katalan kulturalaren eraginak independentziaren eskaera aldera zabaldu izanak, bat egin dute elite ekonomiko katalan berrien finkatzearekin. Konfluentzian hauetan aterpetuak, euren sare produktiboetan eman diren eraldaketaren fruituek –kapitalismo europarraren egoera ikusita, hala esaterik badugu behintzat–, ekonomiaren kudeaketa zatia exijitu diote Espainiako Gobernuari –baita ordezkatzen dituen sektore ekonomikoei–, baina arrakastarik gabe.

Beraz, elite ekonomiko katalan berriek independentziarantz egin duten biraketa interesatuak zerikusi handia du espainiar ekonomian doitzeko dituzten zailtasunarekin, kapitalismoaren zenbait desadostasunekin, Espainiako Estatua administratzen duten eliteekin. Konfluentzia horrek ekarri dute independentismoaren bulkada hau, antzinako klase katalanaren pobretzearen testuinguruan, orain arte Ongizatearen Estatuaren berme izan dutenak,

Katalunian tradizio libertarioak pisu handia izan du historian. Nola baloratzen duzu anarkismoaren ekarpena prozesuan?

CUPen espresatzen ari den autoritarismoaren aurkako tradizioa, pisua handikoa izan da dinamika antikapitalista eta independentista horren barruan, eta bulkada horretan militante libertario eta autonomo zintzoek parte hartu dutela pentsatzen dut. Hain zuzen ere, sektore horrek prozesu independentistako ahalmenak eta aukerak erakutsi dituzte auto-eraketaren bidean aritzeko, batzarra edo asanbladaren erabilpenaren bitartez jendarte igoalitarioago bat eraikitzeko. Hala eta guztiz ere, U-1eko Erreferendumaren eztabaida publikoa “erabakitzeko eskubidea”-ren aldera desplazatu izanak, sektore hori zokoratu du nolabait.

Gogora dezagun, sektore horrek alternatiba herrikoien eraikitze eraginkorra benetakoa nahi du, aldiz, prozesua kapitalismo katalanaren elite berrien interesak ordezkatzen dituztenentzat bulkada bat da, orain independentistak direnak, baina iragan berrian prekarietatearen eta murrizketaren errezetak aplikatu zituztenak. Hala ere, gauzatzen ari den prozesu horretan badaude izan ekarpen libertario berriak, hala nola Kofederalismo Demokratikoa, Estatu Nazioaren aldarrikapenaren urrun, kapitalismoarentzat berarentzat kume osagarri zaharkitua dena.

Zergatik eman da prozesu hau Katalunian eta ez, adibidez, Hego Euskal Herrian?

Hemen ez da Katalunian eman diren osagaietako bat bera eman. Ez da izan ere, mugimendu independentistaren inguruan berrikuntzarik klabe antikapitalistetan, aitzitik, badago egon ezker abertzale bat, iraganeko ikasbide stalinistak erabili dituena bere tesi sozialdemokratak birfundatzeko. Aldi berean, euskal elite ekonomikoek ez dute erreakzionatu kapitalismoaren zatitze berriaren aurrean, errekonozimendua eta berezko tokia eskatzeko. Kataluniako prozesu independentistako “erabakitzeko eskubidea” irakaspen modura Euskal Herrira ekarri nahi izatera ematen du aditzera: edo oso gutxi ikasi dute prozesutik edo emantzipatzeko eta burujabetzeko osagai ziztrinenak ekarri nahi dituzte.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07