blogak

Katebegia

Futbol 7 Hendaian: presoen aldeko ekitaldia, hamaseigarrenean, aidanez!

Hamaseigarren ekitaldia!

Hamaseigarrenean, aidanez Anjel Lertxundi idazlearen euskal eleberria da, baita egilearen beraren filma izan ere. Istorio tragikoa kontatzen du. Euskal preso politikoen egoera ere tragikoa izateaz gain, larria ere bada.

Aupa lagunak!  batez zuzentzen zaizkigu urtetik urtera Hendaiako gazteak. Hendaika taldeko kideak, besteak beste. Azken bietan, 2017an eta 2018an lekuko.

Beren hitzak urtero errepikatzen dira:

“Larunbat honetan, Hendaiako Ondarraitz Rugbi zelaian, preso eta iheslarien aldeko futbol txapelketa dugu egun osoan zehar, eta gauean kontzertuak.

Nahiko lan dugu jendea lotzen, turnoak egiteko. Hemen bidaltzen dizut lan taula. Norbaitek laguntzeko interesa eduki ezkero, deitu dezala telefono honetara…

Jo Ta Ke, denak askatu arte!”.

P. S.: Ez dut besterik gehituko, ez lotsaz gorritzen dizkiguten eleak izkiriatuko.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07