blogak

Katebegia

Enegarren astea konfinatuta Hendaian: Musika amaitu denean

“Bizitza nola, tunel guztiek dute beren hasiera, denek dute amaiera. Gero eta barrurago joan, are eta ilunago, gero eta aurrerago joan are argiago” (Mikel Asurmendi).

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2007ko apirilaren 19an egin zuen Katebegia honek lehenbiziko begi kliska: Krisia, utopia, zirrara eta ikara artean, politikarien jokoa nagusi Frantziako kanpainan lerro-burupean.

2020ko apirilaren 30ean, berriz, arrazoiak arrazoi, bere azkena egin du: Enegarren astea konfinatuta Hendaian: Musika amaitu denean leloak eta musikak lagunduta.

Konfinamenduaren lehen astean, Amaiera baita Hasiera idatzi nuen. The End kanta mitikoa ekarri nuen, The Doors taldearen eskutik, Jim Morrisonekiko gorazarrez. Apokalipsia iragarri nuen.

Jim Morrison gure mitoa zen hamalau urte nituenean. Uste genuenaren kontra, hamalau ginen, pijo samar, pretentziosoak… Hogeita lau urte beteta, nire seme-alaben amarekin batera bisita egin nion mitoari Père Lachaise hilerrian, Parisen. Artean, mitoa bizirik zegoen, Paris geratzen zitzaigun. Garai berean, beste mito bat, Ernesto Che Guevara, bizirik zegoen gure baitan. Jim eta Che atzerritik heldu ziren.

Askatasun egarriz bizi ginen eta mitoek elikatu gintuzten. Mitoak sortu ahala hiltzen joan ziren, baita haien su-garretan gure grina amatatu joan ere. Mitoak mito, bizitzan ito. Eskerrak andreari, eskerrak alabari, eskerrak semeari, eguneroko mitoak jaiki ahala egunero eraisten ditugu eta, haiei esker. Milesker!

Mitoak eraikitzen ditugun nola eraisten direla berez, ikasi genuen halabeharrez. Izan ere, Jim Morrison despota zela ikasi genuen. Egia ote zen? Che Guevara matxista zela ikasi ere. Egia ote zen?

Haien miresmenez, haiei jarraikiz bidez bide, mitoak ez ote ziren gure irudimenaren heineko. Funtsean, ez al genituen mitoak eraiki haien beharrez?

Mitoak hil ahala berriak sortu genituen, etxean sortu ere. Arrasto sakonak zabaldu zizkiguten, hain sakonak izan ere, ezen mitoetan ito ginen. Guretarrak ziren. Hamaika sortu eta hamalau hil ere.

Lehen astean Apokalipsia iragarri arren, hurrengoan Jim Morrisonek berak bizitzeko grina berpiztu zidan.

Asteak joan asteak etorri, ene espiritu bizirik atxiki dut. Eguneroko BURUtaPENEk bizirik mantendu naute. Horiei esker naiz, naizena: Horiei esker naiz ere, ez naizena.

Agurraren eguna heldu da.
Gora maiatzaren lehena!
Gora euskaldunak!
Gora gu eta gutarrak!

Alabaina eta hala ere,
bizi daitezen gure etsaiak ere.

Bagara, bagira, bagera, bagare…
Ikas dezagun gu izaten,
etsaien beharrik bage!

Baga, biga, higa, laga, boga, sega… (Mikel Laboa gogoan, baita Zumeta ere)
Musika amaituko denean,
gu ez gara izanen.
Tamalez eta maluruski,
deus gutxi baigare, izan ere,
haiek bage.

Musika amaituko denean The Doors

Yeah, c’mon Bai, nola..!

Musika amaituko denean

Musika amaituko denean, bai

Musika amaituko denean

Argiak amatatu

Argiak amatatu

Argiak amatatu, bai

Musika amaitutakoan

Musika amaitutakoan

Musika amaitutakoan

Argiak itzali

Argiak itzali

Argiak itzali

Musikarako zure lagun berezia da

Suarekin dantzatzea duzu, nahi duzun bezala

Musika zure lagun bakarra da

Amaiera arte

Amaiera arte

Amaiera arte

Bertan behera utzi Berpizkundeko kredentzialak

Bidali nire kredentzialak atxiloketa-ganberara

Lagun batzuk barruan ditut

Ispiluko aurpegia ez da geldituko

Neska ez da leihoan eroriko

Lagun-festa

“Bizirik!”, berak negar egin du

Kanpora!

Hondoratu aurretik

Lo handian

Entzun nahi dut

Entzun nahi dut

Tximeletaren garrasia

Itzuli, umea

Itzuli nire besora

Nazkatuta gaude inguruko suizidekin

Inguruan, gure buruak lurrean

Soinu leuna entzuten dut

Oso gertu oraindik oso urrun

Oso leuna, bai, oso argia

Etorri gaur, etorri gaur, etorri gaur

Zer egin dute lurrera?

Zer egin dute gure bidezko arrebarekin?

Suntsitu eta arpilatu, harraskatu eta hil egin zuen

Egunsentiaren aldean labanekin itsatsi zuen

Eta hesiekin lotu eta beherantz eraman zuen

Soinu leuna entzuten dut

 

Belarria beherantz lurrean

Mundua nahi dugu eta nahi dugu…

Mundua nahi dugu eta nahi dugu…

Orain,

Orain?

Orain!

Gau persiarra, umea

Argia ikusi, umea

Ixo!

Jesus!

Ixo!

Beraz, musika amaitu denean

Musika amaitu denean, bai

Musika amaitu denean

Argiak itzaltzea

Argiak itzaltzea

Argiak itzaltzea

Beno, musika zure lagun berezia da

Suarekin dantzatzea, nahi den bezala

Musika zure lagun bakarra da

Amaiera arte

Amaiera arte

Amaiera arte!

 

When The Music’s Over

The Doors

Yeah, c’mon

When the music’s over
When the music’s over, yeah
When the music’s over
Turn out the lights
Turn out the lights
Turn out the lights, yeah

When the music’s over
When the music’s over
When the music’s over
Turn out the lights
Turn out the lights
Turn out the lights

For the music is your special friend
Dance on fire as it intends
Music is your only friend
Until the end
Until the end
Until the end

Cancel my subscription to the Resurrection
Send my credentials to the House of Detention
I got some friends inside

The face in the mirror won’t stop
The girl in the window won’t drop
A feast of friends
“Alive!”, she cried
Waitin’ for me
Outside!

Before I sink
Into the big sleep
I want to hear
I want to hear
The scream of the butterfly

Come back, baby
Back into my arm
We’re gettin’ tired of hangin’ around
Waitin’ around with our heads to the ground

I hear a very gentle sound
Very near yet very far
Very soft, yeah, very clear
Come today, come today

What have they done to the earth?
What have they done to our fair sister?
Ravaged and plundered and ripped her and bit her
Stuck her with knives in the side of the dawn
And tied her with fences and dragged her down

I hear a very gentle sound

With your ear down to the ground
We want the world and we want it…
We want the world and we want it…
Now
Now?
Now!

Persian night, babe
See the light, babe
Save us!
Jesus!
Save us!

So when the music’s over
When the music’s over, yeah
When the music’s over
Turn out the lights
Turn out the lights
Turn out the lights

Well the music is your special friend
Dance on fire as it intends
Music is your only friend
Until the end
Until the end
Until the end!

Jim Morrison

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07