blogak

Katebegia

Egiaz eta errealaz, Fito Rodriguezekin

Egia eta erreala hizpide. Egia –fedeari lotua– eta erreala sinonimoak al dira?

Ez. Jerusalem, Xalimen hiria liburuan fedea eta errealaren arteko lotura jorratu nuen, baita dirua gaia landu ere. Dirua elkar trukerako baliatzen dugu,  errealitatea –erreala– sortzeko erabiltzen dugu eta Nietzschek esango lukeen moduan, “baita morala sortzeko ere”. Errealitatea elkar trukaketan dago, merkatuan alegia. Trukaketa izan daiteke simetrikoa edo ez, eta simetrikoa ez denean sartzen gara elkar trukaketa desigualean, hau da, inperialismoaren merkatuan, menperakuntzan. Alabaina elkarren arteko harremanetan sortzen da erreala da.

Hori finkatzeko, ez ibiltzeko beti elkarren trukaketa banatzen –azokan edo merkatuan– sortu zen dirua. Diruak ordea, behar zuen oinarri bat, eta funtsean hauxe zen: balio zuenaren araberako zen bere pisua, zilarrean urrean edo bestelako metalen batean. Ipar Ameriketan edota Mexikon pisua pesoa deitua izan zen.

Une jakin batean, pesoa bihurtu zen papera. Horretarako prentsa bat erabili zuten, tolarea, dirua egiteko alegia. Ipar Ameriketatik sartu ziren Kalifornia eta Mexiko Berrian gringoak, eta hasi ziren pisua erabiltzen. Peso mexikarra gero peso kaliforniarra bihurtu zen eta azkenean, prentsa erabiltzen zuten. Euskaldunek eramandako prentsa izan omen zen: Tolarea edo Dolarea. Hortik dolarra. Horregatik, dolarretan jartzen du “Jaungoikoan sinesten dugu”. Jainko monoteista batek ekartzen du dirua. Estatuak ekartzen du gaur egun dirua, baita patriarkatua ekarri ere.

Paper horietan “Jainkoan sinesten dugu” jartzen du. Alegia, dirua oinarrituta dago fedean. Nork sinesten du dolar horrek, billete horrek, bateko edo 100 dolar balio duela, horrenbeste pisu edo balio erantsi duenik. Inork ez, funtsean eta finean paper bat da, baina fedea behar duzu horretarako.

Ze, fededun ustez ez garenok, “fededunak ere bagara”.

Bai, jakina.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07