blogak

Katebegia

BURUtaPENAK: Sen ona, zentzu komuna ote? (II)

“Sen ona”. Halaxe esan behar omen dugu euskaldunok “zentzu komuna”-z ari garenean. Hala dio akademiak bederen!  Espainiarren sentido común, frantziarren sens commun delakoaz ari naiz. Zentzu komuna “gure sen ona” omen da, antza. On ona, halaxe adierazi behar!

Barka ezazue nire ausardia eta harroa: XXI. mendean, euskaldunok oraindik ere “ona” delakoarekin segitzen dugu. Hori malurra! Bego. Gehiago arduratzen nau “zentzu komuna” uste izateak. Gizatzarrok halaxe dugula usteak!

Frantziako LCI katea entzuten nuela, prestigiozko solaskide adituak tarteko, David Pujadas kazetariak hauxe galdetu zien: “Oroz gainetik, zer eduki behar dugu egoera honetan?”. Solaskide baten arrapostua: “Sens commun”. Gainerakoek buruz eman zuten euren ametoa. Koronabirusaz ari ziren, bistan da. Frantziako Gobernuak hartutako neurriak aplikatzean, herritarrok sens commun behar dugu alegia.

Ez naiz mahai-inguru horretako mailako herritarra, are gutxiago tamainako pentsalaria. Alta, irri egiten dut horren jende prestigiotsuen burutapenak entzutean. Izan ere, euren burua Bastillako plazan ikusi ditut, duela bi mendeko egoeran baleude bezala jarduten dira, hots, herriko plazan mintzo.

Imajinatzen duzue egun Parisko jendea Errepublika plazan eztabaidan, “zentzu komuna” dutelakoan. Hara, zentzu komuna aspaldion galdu zelakoan nago. Plaza galdu dugun bezala, halaxe galdu ere inoizko “gure zentzu komuna”.

Sen ona, zentzu komuna ote?

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07