blogak

Katebegia

BURUtaPENAK: Nortasunari (XIII)

Nortasuna ez da aurkitzen

inola ez beldurrean,

ez da aurkitzen disimuluan,

gutxiago gezurrean.

Nortasuna zer den esan nahi nuke

euskaraz, hitz xamurrean,

bakoitza nor den azaldutzea

mundu guzti(ar)en aurrean.

 

Nortasun faltak galdu gintigun

hainbat euskaldun bakandu,

gure herriak falta horretan

bere kaltea izan du.

Etorkizuna gogoratuta

ez da oraindik berandu,

Euskal Herria salba liteke

nortasun hori bagendu.

 

M. A. A.

Oharra: iragan astean, konfinamendu garaion, Katea izenburua zeraman proposamena jaso nuen e-postaz. Honela hasten zen:

Lagun maitea,

Elkartruke kolektibo, aberasgarria hasteko ekimena duzu hau. Mesedez, bidali testu labur bat (bertsoa, olerkia edo esaldia)ā€¦Pizgarria izango delakoanā€¦

Elkarren arteko testuak trukatzea zen ekimenaren xedea. Harrezkero, testu batzuk jaso ditut. Irakurri duzuna horietako bat da, nik helarazia.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07