blogak

Katebegia

BURUtaPENAK: Lagun maiteen katebegiak (XV)

“Baina, izatez, eta batez ere, etsaia ere guztiz osoa da. Birusa gu guztiengan egon daitekeelako. Ikusi gabe, kontziente izan gabe. Jada ez da beharrezkoa politizatua izatea arerioa izateko, ez da beharrezkoa erlijio minoritario batean sinestea ere, azal kolore bat izatea, sexu susmagarri bat edo klase arriskutsu batekoa izatea. Presidentziatik etxe garbitzaileraino, herritar guztiak dira susmagarri. Orduan, bai, segurtasun-doktrina berri bat jaio da, nazionala eta nazioz gaindikoa: ia herritar guztiei zuzendutako gerra mota berri batena. ‘Barneko etsaia’ beti dago, beharbada, gugan… Eta militar-industrial konplexuak hasitako gerra, gerra klasikoek ez bezala, ez da inongo konbentzioren ondorio. Birus batekin bakea sinatzeari dagokionez… Litekeena da gerraren amaiera atzeratzea”.

J. A.

*  *  *

“Onura bai zelai zabala, eta mina laberintu hotza.

Bideak artez beteak eta behin artean erorita,
ezinezko irtetzea eman gabe jauzia.
Arte gainetik jauzia”

(Dut taldearen letra)
I. R.

*  *  *

“Goizean jaikitzen zarenean, pentsa ezazu bizitzearen pribilegioaz: arnasa hartzeaz, pentsatzeaz, gozatzeaz, maitatzeaz”.

(Marko Aurelio)

J. M. P.

 

*  *  *

Gauzak zorrotz-morrotz aztertuta,

koronabirusak eragindako egoera, are okerragoa ere izan zitekean:

koronatifus,

koronaiktus,

(…)

Besarkada estu-estua,  minus 10 zentimorainoko.

J. M. I.

*  *  *

Oharra: Iragan asteotan, konfinamendu garaion, Katea izenburua zeraman proposamena jaso nuen e-postaz. Hona hasten zen:

Lagun maitea,

Elkartruke kolektibo, aberasgarria hasteko ekimena izan dugu. Pizgarria izango delakoan… Mesedez, bidali testu labur bat (bertsoa, olerkia edo esaldia)…

Elkarren arteko testuak trukatzea zen ekimenaren xedea.
Harrezkero, testu batzuk jaso ditut.
Irakurri duzuna horietako lehena da.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07