blogak

Katebegia

BURUtaPENAK: Hedabideak versus komunikabideak (I)

Burutazioa ez da gaurkoa. Lehenbizikoa 1983 urtekoa da, alegia deus ez. Gogoeta poema (*) bihurtu nuen, nire poeta eskas hartan. Hamar urte geroago, kazetari bilakabidean Manuel Castellsen Comunicación y poder liburua jorratu nuen. Manuel Castells bai, egungo Espainiako Gobernuaren Unibertsitate Ministroa. Bera. Bere izena berriki entzutean, “hara” esan nion nire buruari. Ikastetarako lana izan zena Hedabideak vs komunikabideak artikulua bihurtu nuen 25 urte geroago.

Gaur egunera etorrita, koronabirusak jotako garai honetan, informazioari buruzko orduko nire aburua berritzera nator. Egungo informazioaren zabalpen eta hedatze moduak komunikazioa zapuzten du. Nire ikuspegitik, jasangaitzagoa da “informazioa”-ren birusa, koronabirusa baino. Abantzu 50 urte luze joan dira lehen gogoeta inozo hartatik. Inozoa ez dena da, harrezkero gure denbora eta espazioaren erabilpena nola aldatu den ikustea, bizitzea. Sistemak sistema, botereak botere, berau modu ergel batez elikatzen duguna. Buruan buru gu, kazetariok.

 

(*) Unetxo batez bederen (Iraganean pentsatua, orain birbiztua)

 

Bizi bixi omen garen aldi honetan,

Egun batez baino ez bada ere,

Itxi ditzatela tabernak eta futbol-zelaiak,

Itzal ditzatela telebistak eta irratiak.

Ez ditzatela prentsarik kaleratu.

Apaizak eta alderdi politikoak

Isil daitezela!

 

Unetxo batez bederen,

utz dezagun jendea,

utz dezagun gure burua

pentsalari!

(1982-1983)

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07