Euskaraldia
Olerki herrikoi edo
bertsuen esaldia
Sentipenen arabera
beti dago aldia
Leihotik so triste dago
gaurko eguraldia
Bainan alde baikorretik
jartzeko etxealdia
Gure hizkuntzak izan dezan
behar duen loraldia
Etxetik indartu zagun
aurtengo euskaraldia
Txe
(Joaquin Arregi)
Eta abar…
Beloki kantari (Makalo)