blogak

Katebegia

BURUtaPENAK: Erredundantziak informazioa erretzen du (IV)

“Egungo informazioaren zabalpen eta hedatze moduak komunikazioa zapuzten du”, idatzi nuen –BURUtaPENAK– sortako lehenbiziko gogoetan. Eta hurbileko lagun batek “bai eta kontrara ere: egungo komunikazio-moduek informazioa zapuzten ditek”, aditzera eman zidan.

Laguna esaldi horretan trabatu ei zen eta hauxe gehitu ere: “Ni neu intelektualki gaindituta sentitzen nauk. Ez jakitearren, ez zakiat ezta zer iruditzen zaidan zuzena”.

Lagunaren burutapenak egungo informazio moduei buruz ditudan dudak eta  ziurtasunak balantzan jarri zituen berriz ere, etengabe jarri beharrekoak baitira. Hots, zerbait esaten dugunean, erabateko baiezpena denean, badago bere horretan arrakalaren bat. Ezer ez baita absolutua. Pertsonok izate kontraesankorra gara eta.

Idazketa asmatu genuenean, ahozko komunikazioa eta informazioa bermatu biden jarri ginean. Hedabideen bidezko –erredundantzia, informazioa erretzen du– idazketa errealitatea adierazteko berebiziko tresna bilakatu zen, eta mende honetara ailegatu ondoren, sare sozialen bidezko jarduerak –demokratikoa deitu izan arren– areago adigaitzago bihurtu du informazioa.

Koronabirusa zabaldu zenean, konfinamenduan jada, ARGIAko kolaboratzaileekin harremanetan, bi esaldi erabili ditut komunzki haien diosalen arrapostuetan:

– Bizitzen ikasten.

– Espazioaren eta denboraren nozioak are gehiago aldatu zaizkigu, beraz, etorkizunean beste “errealitateak” kudeatzen –errealitate berriak?– ikasi beharko ditugu.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07