blogak

Katebegia

Dylan Inglis bidaiaria. Himalaian nonbait, Txina aldxean. Mandarina hizkuntza mintzo da.

Maskaraden garaian  agertu zen Zuberoan. Xiberoko Botza-ko lagunek egin elkarrizketak zur eta lur laga gintuen: Eüskara ikastea aisa da, zonbaitentako phürü!

Argia-n ere elkarrizkdetatu du Dylan Inglis: “Euskara ikasita, atzerritar euskaldunok leku berezia daukagu euskal gizartean”, erran digu.

Xarmanki mintzo da euskaraz, eta izkiriatu ere ederto batean.
Guk galdetu eta berak luze eta oparo erantzun zigun.

Maskarada karrikako agerraldia, antzerkia gisakoa da, ustekabea izan da zuretzat? Zer iruditzen zaizu?
Zoragarria izan zen. Autostopez iritsi nintzen, agure xiberotar galanta batek eramanda, eta bertara ailegatzerakoan inortxo ere ez nuen ezagutzen! Eguna igaro ahala gero eta jende gehiago ezagutu nuen.

Komunitate bikaina izan behar dute abantzu gazte orok parte hartzeko. Egiari zor, ez dut inoiz horrelako partaidetza ikusi. Arizaleak ederki jantzirik zihoazen, eta iskanbila sortzekotan, ez zuten makala!

Zein rol jokatuko zenuke maskarada batean?

Rol bat? Heldu bada… Baina ez nintzateke ona izango! Ez, horretan anaiak eskoz hobeto egingo luke, antzezle sutsua da. Falta zaion bakarra euskara da, eta orain arte nire euskara irakasteko eskaintzei muzin egin die! Tira, nire Maskaradei buruzko aipuek animatu zuten, menturaz berarentzat rol bat amu gisa zintzilikatzen badut….

Mendia hala nola itsasoa ditu gustuko!

Dylan Denny-Stearn Inglis, Ingalaterrako Devon probintzian jaioa, 1998ko abuztuaren 1ean. 20 urte bete berria. Ama ingelesa du, eta aita eskoziarra.

Iragan abenduan EGA titulua lortu zuen. Euskara da bere  bosgarren mintzaira da.

Bost hizkuntz mintzo da: Ingelesa, euskara, mandarinera, gaztelania eta frantsesaz. Tituluak: euskara, frantsesa eta gaztelania C1, nahiz eta EGA den hizkuntza gaitasun agiri bakarra. Gaztelania (DELE) eta frantsesa (DALF) maiatzean eginen ditut; “Pentsatzen jarrita, kuriosoa da euskaraz lehen C1 titulua eskuratu dudala, nire azken hizkuntza izanik ere”.

Euskal Herrira heldu, euskara ikasi, baita pilotan saiatu ere. Hori elementua!

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07