blogak

Katebegia

Alfonso, ahal eta nahi duzunean!

 

Alfonso Etxegarai Atxirika (Plentzia, Bizkaia, 1958ko urtarrilaren 10). Euskal Herriko deportatua da. Azken urte luzeetan Afrikako São Tomé uhartean bizi da.

“Ahal deneraino” edo Hasta donde pueda ser  lerro-buruko iruzkina egin nuen Alfonso Etxegarai-ren  La gerra del 58 liburuaren karietara.

Egiari zor, liburuaz ene aburuaz gain, egilea elkarrizketatzea nuen xede.

Alfonsok honako ele hauek utzi zizkidan postontzian, baita poztu eta sosegatu ere.

Excelente sorpresa la de tu artículo. Te lo agradezco por el interés y por la divulgación.
Agradezco que le hayas dedicado tu tiempo al librito, te lo agradezco de verdad.
Un saludo!

Alfonso Etxegarai. La Isla (Sao Tomé)

Ez da erraza elkar komunikatzea, ez da erraza minen eta dibergentzien gainean solastatzea, are gehiago distantzian, modu birtualean. Nahiago nuke, baiki, egunen batean parez pare zurekin solastatzea.

Elkarrizketa ARGItAratzeko izan barik ere, berbak eta eleak trukatzeko, berauek gogoan atxikitzeko, eta gero, gogoak hala nahi izanez gero, “haizeak eraman ditzan”.

Regresar a Sara ez nuen irakurria, denboraren joanean galdu nuen nonbait, eta berriki irakurri dut. Intuitzen nuena berretsi dut. Egun latzak deportazioarena, areago GALen sarraskia pairatu ostean… Testigantza paregabea duzu liburua. Bolbora usainez gain, maitasuna ageri baita liburuan, herriarekiko eta Mari bikotekidearekiko.

Bidenabar, ene agurrik zintzoena Kristiane-ri!

Berrirakurri dut Hitzezko txalupak hunkigarria, Sagarren denbora  filmera itzuli naiz, baita Itasoaren alaba film laburraz idatzi nuena berrirakurri ere bai.

Ez da aise, ez, gibelera so egin, etorkizuna irudikatzea eta orainean errenditzea, ez aise Itzulera.

Alfonso, itzulera goxoena desiratzen dizut. Anartean, gaur egun, elkarrizketa periodistikoa gauzatzerik ez bada ere, parada izanen  dugu naski etorkizunean. Ahal duzunean! Nahi duzunean! Araiz!

Adeitasunez, eta estimu handiz,

Ez adiorik!

Mikel Asurmendi

OHARRA:  Alfonso Etxegarai-ren bizitza ezagutu nahi duenak, horra sarbidek:

Regresar a Sara (Testimonio de un deportado vasco).
Alfonso Etxegarai.

Hitzezko txalupak (Euskal Herria-San Tome gutunak 2010-2011)
Josu Martinez: Sagarren denboraItsasoaren alaba

Kristiane Etxaluz.

Itsasoaren_alaba: Mikel Asurmendi (Katebegia).

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07