blogak

Kaixomaitia

Zerbitzaria

Zerbitzaria

Kaixomaitia.eus | Musutruk

Bilbora zatoz BlaBla Car bidez, autoarekin hartuko zaitut Termibusean, astelehenean 18: 00etan. Ez duzu nire etxean lo egin nahi izan, ezin izan duzu. Hoteleko gela bat erreserbatu duzu Indautxu aldean.

Bilbora iritsi, autotik jaitsi eta berehala ikusten zaitut. Hurbildu egiten naiz, irrikaz hartzen nauzu, grinaz musukatzen gara. Zure lurrinak, banilla eta zitrikoen nahasketak, zure azalaren usainak, gure lehen topaketa dakarkit gogora, nire hanka-artean desira-sutan. Eskuak elkarren  gorputzetara eraman ditugua, nik ezin dut gelditu. Ukitzen zaitut, zure zakila tente-tente dago. Jendeak begiratzen gaitu. Ipurdiko bat eman  didazu tentati. Eskutik heldu eta autora goaz.

Nik gidatzen dut, zuk niri begiratu eta nire belaunean eskua jartzen duzu, laztantzen nauzu, izterra estutzen didazu eta, bitartean, poliki-poliki nire hankarterantz luzatzen duzu eskua. Beheko ezpainari kosk egin eta hasperen egiten dut. Igartzen ditut nire kuleroak bustita, nire isurien beroa. Urduri nago, ez zait gustatzen gidatzen ari naizen bitartean distraitzea.Ta horrek zu berotzen zaitu. Lehengo eguneko abestia entzuten da eta kantatzen duen bitartean “asko gustatzen zait zati hau, eta nire atzamarrek urteak eman dituzte eboluzioan”, zure kuleroak baztertu eta zure hatzak sartzen dizkidazu hankartean, azkar eta leun. Une horretan estasian sartu eta berehala korritu naiz. Gorri-gorri jartzen naiz eta zuk barre egiten duzu, hatzak zurrupatzen dituzun bitartean.

Hotelera iritsi eta gelara igo ginen. Harrerara deitzen duzu ardo beltz botila bat eskatzeko. Biluztu eta dutxan sartuko zara. Ni arropa kentzen hasten naiz, erosoago egoteko barruko arroparekin eta nire ipurmasailen azpitik justu iristen den kamisetarekin bakarrik geratzen naiz. Handik gutxira atea jotzen dute, ireki egiten dut. Zerbitzaria oso ederra da!

Sartzeko eta ardoa eta kopak mahaian uzteko eskatzen diot.

Zu bainugelatik irteten zara albornoza pixka bat irekita, ez zenuen espero gelan beste inor aurkitzea.

Zerbitzariak harrituta begiratzen zaitu, eta zure zakilari begiratzen dio, ezin duzu haren zurruntasuna ekidin.

Zerbitzariarengana hurbiltzen zara. Berak badaki zer egin behar duen. Zakiletik heldu dizu, niri baimena eskatuz bezala begiratzen dit eta irribarre batekin ematen diot. Zuri kanpaia jotzen hasi da zoriontsu.

Zerbitzariaren  alkandora askatzen ari zara, poliki eta pazientziaz. Nik urduri begiratzen dizuet, ardo kopa bat zerbitzatzen dut eta eserlekuan esertzen naiz, mahaiaren ondoan.

Alkandora lurrera erortzen utzi duzu. Bularretakoaren gainetik haginka egiten diozu bularraldeari, eta hark intziri txiki bat egiten du. Zakila astintzeari utzi dio, gona eta galtzerdiak kentzeko. Makurtu eta zure zakil zurruna ahoan sartzu du osoki. Urduri begiratzen didazu, badakizu ikuskizunaz gozatzen ari naizela. Nire kuleroak albo batera baztertzen ditut, nire alu hezea ikus dezazun, eta irribarre egiten dizut.

Jaiki eta poltsa hartu dut. Bibragailu bat ateratzen dut, zure bila etorri aurretik erosi berria. Kuleroak kendu eta zuengana hurbiltzen naiz. Musu ematen dizut. Eskutik kuleroak kendu eta ahora eramaten dituzu, hauek hozkatu, usaindu. Nire kuleroen usaina falta zenuen, nire sexu eta leungarriaren usainen nahasketak erotu egiten zaitu. Hatz artean korapilatzen duzu kuleroa eta esku horrekin berarekin iletik heltzen diozu zerbitzariari eta bere buruaren mugimenduei laguntzen diezu.

Berriro esertzen naiz besaulkian, hankak irekitzen ditut. Ardoari zurrutada bat ematen diot. Beste bat ematen dut, txikiagoa, eta oraingoan ez dut irensten, pixkanaka bibragailua nire ahoan sartzen dut. Urduri begiratzen didazu. Zerbitzariak irrikaz zurrupatzen dizuz zakila, aseezina da. Ardoz bustitako bibragailua sakonki sartu dut, hain nago bustita, non barrura erraz irristatzen zaidala oso-osoki. Nire intziriek zerbitzariaren arreta bereganatzen dute, niri begira baitago. Geldi. Zutitu eta niregana hurbiltzen da. Sentitzen dut laztana lapurtu izana.

Bere aurrean belaunikatzen naiz. Bere titi gogorrak zurrupatzen ditut, titi txiki baina irmoak hozkatzen ditut. Eta bere sabela miazkatuz, bere alu hezeraino jaitsi naiz. Ahal duen guztia zabaltzen ditu hankak. Nire mihiaren punta pasatzen dut bere klitoritik ia bere uzkiraino, eta klitorira itzultzen naiz. Nire burua bere sexuaren kontra indarrez bultzatzen du, barruan nahiko baluu bezala, eta nire mingaina sartzen diot, berak hankak estutzen ditu bertan atxikitzeko.

Zu hurbiltzen zara guregana, zure lukainkak tente jarraitzen du, gogor, eder!

Zerbitzariaren ipurmasailak igurzten dituzu zure zakilarekin. Puntarekin bere sexu osoa zeharkatzen duzu, nire ezpainekin talka egin arte. Nire mihia ateratzen dut  zerbitzariaren alutik eta azkenean pixka bat zurrupatu zaitzaket. Zer gogo nuen! Zu sentitzeaz, dastatzeaz, asko gustatzen zait! Nik bibragailua nire barruan eta kanpoan erabiltzen jarraitzen dut. Orgasmoaren mugan nago. Berriro sartzen dut mihia bere pototan irrika handiagoz, bibragailua nire barruan mugitzen dudan erritmo berean mugituz. Zu atzetik sartzen zara, poliki. Plazer eta harridurazko garrasi bat botatzen du zerbitzariak. Zuk hasperen egiten duzu. Bere uzkia hain da estua, plazer izugarria eragiten dizula. Alua nola blai egiten zaion nabari dut eta ahoa betetzen dit bere isuriarekin. Orgasmo ohiuak! Jaiki eta musu ematen diot sutsuki. Beheko ezpainean hozka egiten diot eta mihia ahoan sartzen diot, erabat. Estasia hain da handia, non ezin baitut gehiago erreprimitu, eta korritu egin naiz, Nire isuri likatsu eta beroak hankartean behera jaisten nabari ditut, eta bali egina  dagoen bibragailua ateratzen dut nire alutik. Zugandik baztertzen dut zerbitzaria. Orain nirea zara, Mikel. Eserlekuan eseri  dut zerbitzaria. Bibragailua ematen diot. Berak nire ipurtzuloa miazkatzen du. Bibragailua hankartean jarri du, ondo estutuz. Ni bizkarrez eseri naiz bere gainean eta berak indarrez sartzen dit bibragailua. Zer sentsazio! Eragiten didan plazerrak bitan zatitzen nau. Dardarizo batek zeharkatzen dit sabela. Zure eskuak hartu eta hurbildu egiten naiz, nire gainean jartzen zara. Musukatu egin nauzu. Gure hankak gurutzatu egiten dira larrua jotzeko posturara egokituz, Mikel, zuk bakarrik dakizun bezala larrutan egiteko. Zure ipurmasailak estutzen ditut niregana hurbiltzeko, are gehiago barruan edukitzeko. Zure zakil gogorra leunki sartzen didazu, nire barruan irristatzen da nire umetokira iritsi arte. Berriro blai egiten ari naiz. Ez gelditzeko eskatzen dizut. Jarrai dezazun erregutzen dizut. Nire barruan isuri zaitezen nahi dut egin, zure esne beroaz beteta sentitu nahi dut eta. Gero eta indar eta abiadura handiagoarekin egiten didazu larrutan. Arnasestuka zaude, arnasestuka gaude eta garrasi batean. Orgasmoa laster iristen da eta hotzikara eragiten dit, burua atzerantz botatzen dut. Zu nire gainean erortzen zara, burua nire bularren artean jartzen duzu eta bular-muturrak hozka egiten dizkidazu plazer oihuen artean! Zerbitzariak gure intziriekin bat egin du orgasmoaren eraginez isurtzen den bitartean. Pozarren gaude hiruok. Zoriona da hau.

 

Argazkia Adi Goldstein Unsplash etik hartua

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07