blogak

Kaixomaitia

Zerbait falta zen

Azken aldian Ainararen bizitza dobleak ez ditu lehen ematen zituen fruituak ematen. Hasierako urteetako kilimak, morboa eta askatasun egarriak lehortzen ari dira. Kontua da Xabierri ere berdina gertatzen ari zaiola. Rutinatik ateratzeko elkartu baziren ere, rutinak indarrez hartu ditu Xabier eta Ainara.

(Ainara) -Ez duzu uste denbora gehiegi daramagula maitale izaten?

(Xabier) -Bai, urte asko pasa dira baina, zer esan nahi duzu horrekin?

(A) -Ba, zera, maitaleak emozio berriak bizitzeko elkartzen garela eta guk bikote bat ematen dugula

(X) -Egia da, ideairik?

(A) -Sartu dezagun hirugarren pertsona bat!

(X)-Bai? Baina arazoak sor ditzazke

(A) -Lasai, pentsatuko dugu zerbait

Gau horretan, etorkizunean baldintzak desberdinak izango zirela jakin eta gero, Xabierren eta Ainararen gorputz asimetrikoek, simetria perfektu bat marraztu zuten berriro. Intimitatea beraien logelara hurbildu zen berriz eta aspaldian ez bezala, arnasestuta, anestesiatuta bezala, blai eta zikin aritu ziren. Dena buruan homen dagoela baieztatuz.

Gaur, Donostiako Koh Tao tabernan elkartu da Ainara Jokin ezagutzeko. Tinder bidezko match-a bizitza errealean baieztatzeko asmoarekin aurkeztu dira. Marrubizko tarta goxo bat nola egin eta Platanomelon webgune erotikoan dauden jostailu berriei buruz hitz egin dute. Denbora pasa ahala geroz eta konexio handiagoa sumatu dute. Etxera joaten ari zenean, Ainarari Jokinen usaina burura igo zaio eta whatsapp bat bidali dio.

(Ainara) -Gauz bat esatea ahaztu zait

(Jokin) -Esan, lasai

(A) -Etorri Zurriolara

(J) -Ederki

Iluntzen ari du eta Jokin Kursaaleko zubia zeharkatzen dabil, azkar, Ainarak zer esango oten dion jakiteko irrikitan. Ainarak Jokinen lepoa laztandu du, ondoren, lerdea dariola muxukatu ditu ezpainak. Jokini gustatu zaio, espero zuena baino gehiago. Pixkanaka gorritzen hasi dira eta Ainarak proposamen bat egin dio:

-Nire maitalea izatea gustatuko litzaizuke?

-Bai, zergatik ez, saiatu gaitezke

-Baina, hiru izango ginateke, Xabier, zu eta ni

-Zein da Xabier?

-Ezagutuko duzu…

Ainarak Grosen pixu bat dauka, normalean Xabierrekin bertan ikusten dira eta kasualitatez gaur gelditzeko asmoa daukate. Baina gaur berezi izango da, gaur Jokin bertan egongo da.

Hasierako lotxak alde batera utzita, biluztasunez jantzitza, arroparik gabe gelditu dira, bat batean, normaltasun handiz, betidanik ezagutuko balira bezala. Pozik. Jokin pasio handiko gaztea dela erakusten ari da eta Ainara eta Xabier astarraldia izaten ari dira, honen berotasuna ikusiz. Ainararen pikua laztantzen hasi dira, maitasunez, motel. Jokinek buztana atera du eta Xabierrek ezkerreko eskuarekin laztandu dio zakila, eskubikoarekin berriz Ainaren alua xamurtu duen bitartean. Jokin Xabierren atzeko kanala prestatzen hasi da eta haragiaren atsegin lizunak begiak handitu dizkio. Helburu bakarra dauka momento honetan. Ainarak beltza jotzeko gogoa duela esan dio Jokini eta bere gainean jarri da. Ainararen alu bustia alde batera eta bestera mugitzen hasi da, hankak ireki ditu eta jarrera horizontalean gogor eman dio Jokini. Jokinek txorrostaldia bota du ondoren. Ainarak Xabier hartu eta erritmo azkarrean beltza jo dute. Inoiz ez bezala. Estasiara iritsi arte. Ondoren, lehioak ireki dituzte eta logela aireztatu dute, hurrengo astean errepikatzeko asmoarekin.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07