blogak

Kaixomaitia

Txalupa, itsasoa, irribarrea II

Oihaneren etxea polita zen, txikia baina gustuz hornitua. Bi logela, sukaldea, komuna eta egongela bat. Edateko zerbait eskaini zidan eta garagardo bat eskatu nion. Zurrutada bi eman eta komunera joateko baimena eskatu, edukazio onekoa neu. Txiza egin ostean, konketa gainean zegoen hortzetako pasta hartu, puska bat bildu atzamarrarekin, eta hagin eta albagin guztietatik, hortzetik hortzera, zabaldu nuen. Ur txorrotarekin ahoa garbitu eta aurrez neukan ispiluan nire buruari so egiteko profitatu nuen. Beno, hain itxura txarrik ere ez neukan, nahiz eta edanaren efektuagatik edo mozoloaren itxura apur bat banuen. Galtzontziloei erreparatu nien eta tira, behintzat garbi, arrastorik gabe. Komunetik atera nintzen eta Ohiane sofan etzanda zegoen, dagoneko ez zeukan soinekorik, haren ordez puntuzko bularretakoak eta tangatxo zuria. Ahal nuen moduan, urduritasunak albo batera utzi, eta sofatik altxarazi nuen. Bere atzealdean jarri nintzen, zutunik biok, elkarri itsatsita, bera besarkatzearekin batera, zamaren albo bietan musu ematen hasi nintzaion, astiro, leun. Apur bat kostata bularretakoaren lokailua askatu eta bere titi mamitsuak nire eskuekin bildu eta ferekatzen hasi nintzaizkion. Leunak, bigunak, areola handikoak. Atzamarrekin titi-punta zorrotzak laztandu nizkion. Ondoren besoekin oratu nuen, buelta erdia eman, apur bat makurtu eta ahoarekin milikatu nizkion bularrak, berak eskuekin ilea laztantzen zidan bitartean. Ez zen denbora sobera pasa, zutiarazi egin ninduen eta eta eskua emanda logelara eraman. Ohea desegiteko betarik hartu gabe, supituki ohean etzan zen. Egoera ikusita, nik ere arropa guztiak erantsi nituen eta belauniko bere gainean pausatu nintzen. Bularretatik hasi eta gerrira arte, berea sabelean musuz eraikitako lerroa irudikatu nuen. Jarraian atzamar luzea txistuarekin umeldu eta Oihaneren alua esploratzen hasi nintzen. Atzamarra bilo artetik sartu eta baginako ezpainak igurzten hasi nintzaizkion, apika-apika barrenerago sartuz eta hortik aurrera erritmo azkar baten atzamarra baginatik sartu eta atereaz. Gozamenak ia goia jota Oihanek eskuarekin hartu zuen nire atzamar luzea eta klitorisera bideratu zuen. Atzamarra berak nahi zuen tokian kokatu eta nahi zuen moldean gidatzen zuen, ordulariaren orratzen norabidean, zirkulu txikiak eginaz bezala. Gozamen betean geunden, intzirika, arnasestuka. Atzamarrak mingainari utzi zion lekua eta mugimendu bertsuak egiten hasi nintzaion, bere intzirien eta plazer-soinuen arabera intentsitatea bizkortuz edo motelduz. Ohianek nire ilea laztantzeari utzi eta nire burua gozamenaren habiatik zertxobait aldendu zuen. Kondoirik baneukan galdetu zidan, eta zorionekoa ni, justu aste batzuk lehenago Ondarroako Gaztetxean eman zidatena neukan praketako poltsikoan. Eman nion kondoia, baina jarri aurretik zakil-burua bere txistuz busti eta ahoarekin milikatzen hasi zen. Hasieran poliki-poliki, ondoren bortitzago, zakila bere ahoan sartu eta atereaz. Noizbehinka haginkada leun batzuk egiten zizkidan min puntu lausoa senti nezan. Ni lehertzear nengoen eta horrela adierazi nion Oihaneri. Arreta handiz jarri zidan kondoia, nire gerrialdearen goiko aldean pausatu zen, belaunak tolestu eta nire buztana eskuarekin hartu eta bere alurantz hurbildu zuen. Zakil-burua aluaren ezpainetatik igurtzen zuen, gero apurka-apurka bere zakila baginan barneratzen hasi zen, biak erabat akoplatu ziren arte. Aurrera eta atzera, erritmo sinkronikoz bere gorputza mugitzeari ekin zion, nik erritmoa jarraitzen saiatzen nintzen, zakilaren, tarteka, bultzada bortitzagoak ematen nituen bitartean. Biok intzirika ginen, ia orroka, nik bularrak pittin bat tximurtzen nizkion eta berak bere atzamarra uzkian pittin bat sartu zidan. Ezin horrela gehiegi iraun eta estu besarkatzen nuela hazia isuri eta blaust, ohearen albo batean etzanda geratu nintzen. Akitua baina pozik, irribarre bat ezpainetan, Oihanaren begi urdinei begira. Bera ere etzanda zegoen, lasai, ilea goma batekin bildu eta niri begira, eskuarekin burua sostengatuz. Ez nintzen ausartzen bera ere gozamenaren gailurrera iritsi omen zen galdetzera, edo akaso, garai hartan, galdetzea pentsatu ere ez nuen egin. Aitzitik, beste patxada batean nengoen, bere begiei begira, itsasoa bailira, eta ni txalupan (ohean) etzanda, irribarrea ahoan.

Oso gogoan dut egun hori, nahiz eta onartu behar dudan agian afera idealizatuegia dudala edo akaso apur bat neurriz gain kontatu dudala. Litekeena da ni baldarrago aritu izana eta, halaber, sexua arinagoa eta arruntagoa izatea. Hala ere, irudi edo fantasia hori gorde du nire baitan. Oihanerekin beste hiruzpalau aldiz egon nintzen, baina garbi geneukan harremanak ez zuela luze iraungo eta ez zuen iraun. Zernahi gisaz, gaur da eguna oraindik harreman apur bat mantentzen duguna eta noizbehinka elkarri deitzen edo idazten dioguna. Ez dakit, batzuetan damu antzeko zerbait sentitzen dut eta nire buruari galdetzen diot ez ote nagoen oraindik beraz maiteminduta. Izan daiteke bai, berarekin esperientzia onak baino ez ditudalako bizi izan. Hala ere, bizitzak aurrera darrai, emaztearekin hogei urte pasatxo daramazkit eta maite dut. Bai, pertsona bat baino gehiago maita daitezke hein berean, hori bari norberak erabaki behar du nola.

Loa ezin harturik jarraitzen dut eta esango nuke nahiko bero nagoela. Ohetik zalu jaiki eta pasillorantz zuzendu naiz. Bat-batean emaztearen ahotsa entzun dut:

— Nora zoaz maitia?

— Sukaldera baso bete ur edatera, zintzurra lehor samarra daukat eta.

— Eta zertarako hartu duzu mugikorra?

— Argia eman diezadan andrea!

— Eta orduan zergatik ez duzu pizten?

Ezin ukatu emaztea ni baino argiagoa izan dela beti. Sostengu bikaina eman dit eta -gure artean gera dadila- onartu behar dut bide zuzena hautatzen erakutsi didala. Hala ere, noizbehinka gertatzen zait amets egiten dudala, txalupa batean etzanda nagoela, irribarretsu, itsasoari begira.

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07