blogak

Kaixomaitia

Erotismoz blai III

Ahalduntzea

Nire pisukideak ostegunetan egiten genituen pintxo-pote baten ondoren ni, “gizona” nintzela eta bera, “gayzona” esan zidan. Basamutila zela alegia, popazalea. Gure etxearen teilatura igo eta hankak goian jarrita, eserita ginela, zerumugara begira. Honela ari ginela, galdetu zidan:

-Erik, zu noiz sentitzen zara boteretsu neska batekin zaudenean?

Konfiantza handia genuen eta lasai ederrean hitz egiten genuen edozerren inguruan.

-Une bat izaten da, porno filmeetan garrantzirik ematen ez diotena, neska nire gainean jartzera doaneko momentua da, ez dakit nola azaldu, bidai bat egin behar duzunean, hegazkin bat hartzen duzuneko ilusio hori datorkit burura, edo sukarrarekin, gaixo zaudenean, nekatuta, ohera sartzeko une goxo hori; neskak ni bere barnean egoteko bere gogo hori sentitzeak ahalduntzen nau bai! Baita neskari lau hanketan jartzeko esaten diodanean ere eta ni atzean jarri, perspektiba ederra izan ohi da; nahiz eta neskentzat, orokorrean, hori ez den gustagarriena, klitorisa estimulatzen ez badiezu behintzat. Askotan, nahiago izaten dute beste eraren bat. Ah! eta ezkur ttikiak miazkatzen dizkidatenean, jejeje. Eta zeu, Eder, noiz sentitzen zara boteretsu, mutil batekin zaudenean?

-Nire txanda da orduan! Jajaja. Suposatzen dut mutilak odolkia jaten didanean eta lau hankatan jartzen denean, neu atzean naizela… ahaltsu edo bueno, gustora sentitzen naizela, baina benetan ilusioa egiten didan momentua beste bat da, agian ez du sexuarekin esplizituki loturarik baina norbait ezagutzen dudanean eta berriketan ari garela, bion artean zerbait egon daitekeela somatzen dudan momentu hori, magikoa da, hortik aurrera, berarekin guztia nola izango litzatekeen irudikatzen hasten naiz. Biok, egoera
ezberdinetan ea nola moldatuko ginatekeen irudikatzearen ariketa burutzen dut, momentu berezia izaten da.

-Egia da, bikote finkorik ez duzunean, gauetan ateratzeak beste saltsa bat du; tabernetako begirada eta jolas horiek… Uhmmmmmm… jolas horiek, ze ederrak! Maddik komentatu zidan, neskentzat, hezur berritzea izaten dela boteretsu sentitzen diren unea. Egia esan, hori bai dela gertaera mistikoa, bizi berri bat ekartzea mundu honetara, bufffff.

-Bai eta honen harira, Maddi gaur etorri al da etxera?

-Ez, uste dut Tinderreko norbaitekin gelditu dela. Atzoko hori.

-Joeeee, horrekin gogor eman dio eh!

-Aurrekoan onartu zidan, ez dakiela bakarrik egoten.

-Orain behintzat onartzen du.

-Ez dakit komeni zaion tipo hori, 3 haur ditu, bi neska desberdinekin, beste bat adoptatua, 3 txakur… orain ez dabil lanean, epaiketak ditu aurreko neskekin, psikologoaren kontsultatik uste dut irten gabe dabilela… pilulak hartuz, depresioarekin…

-Ez duzu oso polita azaldu egoera.

-Neuk uste dut mutil ona dela, Maddik kontatu didanagatik… Maddi txoratzen dago berarekin egia esan. Hala ere, Maddi oso gaztea da, ez du ez haur, ez inongo loturarik inorekin, ez du arazorik, ez dakit merezi dion hor sartzeak… baina badakizu, maitasuna itsua da!

-Hala da bai eta geu ere ohera ezta? Gehiago itsutu aurretik.

-Bai, ohera “brother”. Eta bihar oraindik ostirala. Iujuuuu!

-Hori da, gaur ere konpondu dugu mundua ta… gainera, orain oroitu naiz, asteburuan kontzertua dugu herrian. Animatzen zara?

-Bihar konfirmatuko dizut. Gabon pasa potro.

-Deskantsatu rubio. (“Rubio” deitzen zioten elkarri askotan, nahiz eta biak beltzaranak izan azal eta ilez.)


Chamonix

Uda zen eta Naikek 3 hilabete opor zituen aurretik, depositua bete, behar zuen guztia hartu eta hor abiatu zen ziztu bizian, Alpeetara.

Lehendabizi Chamonixera iritsi zen, “Maison De La Montagne” edo euskaraz Mendiko Etxea izeneko eraikin bat dago justu turismo bulego aurrean, mendiko etxean koaderno bat egon ohi da, jendeak Alpeetan zenbat denbora egingo duen, zer aktibitate egin nahi duen etab. idazteko, izen eta telefonoarekin eta Naikeren kasuan bezala, bakarrik joaten denarentzat aukera bikaina izan daiteke mendirako konpainia edo espedizioetarako sokalaguna bilatzeko, meteoari buruz ere informatzen dute.

Han zebilela, madrildar neska bikote bat ezagutu zuen, baina hauek estatuko alpinisten teknifikazio eskolakoak ziren eta oso garbi zuten zein bide eskalatu nahi zituzten; bestalde, Esloveniako tipo ilehori bat ere han zebilen gidak begiratzen, Naikek itxura ona hartu zion eta hitza eman zion.

-Kaixo, zer moduz? Zeu ere bakarrik?
-Bai, begira nabil ea inor lortzen dudan eskalatzeko.
-Nola duzu izena? Neu ere bakarrik etorri naiz.
-Chris. Urte askotarako.
-Naike naiz. Nahi baduzu bihar eskalatu genezake zerbait ea nola moldatzen garen? Jeje.
-Baaaa… bai! Zergatik ez?

Bat-batean bazuten biharko plana biek eta gustora hasi ziren zehazten. Naikek maila handiagoa zuen, bera joango zen sokaburu eta Chris bigarrenez ongi moldatuko zen. Aktibitate luzearen ostean, afaldu eta ospatzea tokatzen zen, Chamonixen, udan jaialdia izaten da gainera, kontzertuak aire librean.

Frantziako zerbeza garesti batzun edan ostean, Chris eta Naike elkarri mukiak jaten hasi ziren oharkabean, Naikeren ingelesa ez zen oso ona baina moldatzen zen behar zuenerako. Bakoitzak bere furgonetan egiten zuten lo, baina gau horretan Naikeren furgonetan pasa zuen gaua Chrisek. Gorputz ikusgarriak zituzten biek ere, mendian landuak, biluzik jarri ziren eta hogeita hamaika egin zuten, indarrez, gogor eskalatzen ari balira bezala, parkingeko beste furgonetetakoak ohartzeko bezain ozen, furgonetako kristala berehala lurrundu zen. Ez zuten lo askorik egin eta hurrengo egunean nahiko berandu esnatu ziren. Chris marmarka jaiki zen; berak eskalatzeko gogoa zuela eta ez zuela porru sartze batengatik eskalada bat utziko etab.

Naikek fanatismo hori ez zuen ulertzen eta herrira joan zen buelta bat ematera. Horretan zebilela, bi neska madrildarrekin topo egin zuen berriro eta eskalatzera gonbidatu zuten, haran zurira igoko zuten teleferikoan eta han kanpin-denda montatu, pare bat gau pasatzeko, goian, 4500 metrotara eskalatuko zuten. Telefonoz deitu zion Chrisi.

-Chris, zer moduz?
-Ongi, gauza bat, gaur ez dut eskalatuko eta bihar ez dakit, lana atera zait tabernan.
-Ah, ba justu madrildarrek gonbidatu naute haran txurira joateko, beraz, deituko dizut bueltatzean, bai?
-Ederki, disfrutatu.
-Berdinnn, agur.

Naikek bazuen plana berriro ere, madrildar neskekin. Berak ez zuen kanpin-dendarik, beraz, beste neskekin batera sartuko zen, hirurak batera lo egingo zuten, gainera, han goian, gau hotzean, elkarren berotasuna eskertuko zuten.

Gogor eskalatu zuten hurrengo egunean “Gran Capucin” izeneko mendi puska galanta, sasoiko zeuden hiru neskak, ongi moldatu ziren aktibitatean zehar, kanpin-dendara bueltatzean arropak aldatu behar zituzten eta egoera berezi xamar bat sortu zen, madrildarrak Sonia eta Laura ziren, Laura erdian zegoen etzanda kanpin-dendan eta albo bakoitzean Naike eta Sonia zeuden. Arropak aldatzerakoan larru-bizitan jarri ziren, bustita zuten arropa aldatzeko eta gorputz sexyak bistan gelditu ziren. Ondoren, etzan zirenean, Laurak Naike besarkatzen zuen eta Naike ere, alde batetik gustora zegoen, baina bestalde, ez zuen deitzen ez zioten tokian sartu nahi, Sonia beste aldean baitzegoen eta bazekien bikote ez baziren ere, elkarrekin medikuetara aritzen zirela tarteka.

Zakuak kremailerak bat eginda zituzten, beraz hiruak zaku erraldoi baten barruan egongo balira bezala zeuden, Lauraren eta Naikeren eskuak goxo zebiltzan bata bestearen erbietan barrena; Sonia ondoan izateak ere ematen zion morbo puntua alde batetik, baina bestetik handiegi gelditzen zitzaion, edalontziak gainezka egin zion, Chris ere etortzen zitzaion burura, eskua kendu zion Laurari eta lotarako keinua egin.

Hurrengo goizean eguraldi txarrarekin esnatu ziren eta haran txuritik Chamonixera jaitsi ziren hirurak. Bidean ia rimaya ( glaziar ertzeko pitzadura handia) batean behera erori zen Naike, beraz, sentimendu kontrajarriekin eta bizirik irten zuelako pozik, oheratu zen bere babesleku zuen furgonetan bera bakarrik.

Handik pare bat egunetara, furgoneta izorratu zitzaion baina eskalatzen jarraitzea erabaki zuen han egindako lagun desberdinekin. Andaluziar batek, “Talo”-k, komentatu zion bere autokarabanan handik egun batzuetara, Andaluziara bidean, nahi bazuen, utziko zuela Euskal Herrian. “Talo”, Gonzalo zen berez, baina bere amak ere ez zion honela deitzen jada. Furgoneta, aseguru etxeak ekarriko zuen EH-ra, beraz, bitartean Alpeetan eta Pirinioetan eskalatuko zuten, oraindik uda luzea gelditzen zen.

Naikek sentitzen zuen Talo eta beraren artean erakarpen berezi bat bazela…

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07