blogak

Kaixomaitia

Erosketa korapilatsua

Egin dut. Asteazkenero bezala lanetik irten ondoren erosketak egitera joan naiz. Etxean ez nituen oinarrizko hainbat produktu eta elikagaien zerrenda luzea nuen erosteko: esne gaingabetua, marrubi zaporeko jogurtak, azenarioak, porruak, dilistak, ogi integrala, xanpua, astebururako garagardoak…

Etxe ondoko supermerkatura joatea erabaki dut, pisu handiarekin ahalik eta metro

gutien egitearren. Baina, tamalez, itxita zegoen eta bertze batera sartzeko hautua egin dut. Auzoko supermerkatuan ez bezala, nire beharrak asetzeko hautatutako denda berrian hotz egiten zuen, barruraino sartzen den hotz horietakoa. Jogurten parera iritsi naizenean gorputzeko ile guztiak tentetzen nabaritu ditut, baita titiburuak gogortzean bularretakoak igurztean sortzen duten zirrara ere. Arraroa bada ere, beti gustatu izan zait titiburuak xamurtasunez ukitzean sortzen nauten ezinegona.

Erosketak ordaintzeko unea iritsi da, eta, bertze bezero guztien moduan, ni ere lerroan jarri naiz nire txanda iritsi arte. Aitzinetik mutil gazte mardul bat eta adineko emakume atsegina. Nire ondoren, ordea, zu zeunden. Baliteke, maskara eramateak erakargarriago bilakatzen gaituenaren ustea egia izatea, edo, agian, nire titiburuetan pentsatzeak nire barruko beroaldia ernatu izana. Gauzak horrela, zuregana hurbiltzeko deliberoa egin dut eta ez naiz damutzen. «Hotz egiten du ezta?» galdetu dizut eta zuk irribarre batekin erantzun nauzu. Erosketa mordoa egin dudala adierazi nauzu, eta nik solterik nuen ile xerloa belarri atzean kokatuz irriño bat eskaini zaitut. Gorteatzearen arauak, batek eman, bertzeak hartu, nik eskaini, zuk onartu. Hitz trukaketan geundela, kutxazainak amorruz nire txanda zela adierazi dit. Kaka zaharra.

Artikulu bakoitza agudo baina irmotasunez egiten ahalegindu naiz, noizean behin zuri begiratuz, zure aitzinean ipurdi nahiz gerria gehiago balantzatuz eta ahal izan dudan guztietan zurekin kontaktu fisikoa ahalbideratuz. Beti ere, errua, kasualitate eta «hortik pasa behar nuela» iradokiz.

Zure erosketak urriak ziren, ogia eta kuiatxo bat. Zure begiek nirekin harremanetan jolasean jarraitu dute, eta, ondorioz, dendako atean itxaron dizut, irrikatan. Nik eskuak hiru poltsekin beteta nituen eta hau ikusirik berehala zure eskua luzatu duzu nire poltsetako bat hartzeko. Momentu horretan gure eskuak ukitu egin dira, nire esku hotzak eta zure esku beroak, eta elektrizitatea sortu dela iruditu zait. Elkar begiratu dugu, arima edo zernahi dela ere ikusteraino, eta elkar musukatu gara. Gozoa eta eztia izan da, eta gerezi zaporeko ezpainetakoa zenuela errango nuke. Baino, ez nago ziur. Lotsa pixka bat ere sentitu dut, batez ere, gure aitzinean zegoen adineko emakume horrek begiratu gaituenean. Lotsa eta zirrara, biak aldi berean. Oinez aitzinera jarraitu duzu eta zure etxeko atarira iritsi gara, hala deliberatu dut sarrailan giltza sartu eta atea ireki dela ikusi dudanean.

Zure atzetik sartu naiz, beldur gisa izendatu dudan ezjakintasunez. Poltsak lurrean utzi ditut, esekitokiaren ondoan. Argia piztu duzu eta orain arte ikusi gabeko tita atzeman dizut ezpain gainean. Erpurua pasa dizut, lehenengo tita gainetik eta ondoren ezpain ertzera. Zuk nire behatza ahoan sartu eta leunki zure mingain bihurriarekin kilimak sortu dizkidazu. Hezetasuna nabaritu dut hankartean, beroa. Ipurmasailetik heldu dizut, samurki hasieran, gogor hondarrean. Zure eskua nire garondoan sentitu ditut, eta poliki-poliki

zuregana gerturatzen joan naiz. Musu heze eta luze bat eskaini diogu elkarri, bi mingainak topatu eta elkarrekin jolasean hasi dira. Hasieran agudo ekin diogu, ia hatsa hartzeko denborarik gabe. Hankarteko hezetasunak barreneko arropa blaitu dit. Zure esku abilek nire atorrako botoiak berehala askatu dituzte eta bularretakoa agerian geratu zait baita bular arteko urrezko saindu eta birjinaren lepokoa ere. Zergatik ez ote dut azken eguberrietan erositako barreneko arropa paratu? Hain titi ederrak egiten dizkidan… Baina, badirudi zuri berdin zaizula, istant batean kendu baitidazu titiak agerian utziz. Nire titiburu ttipiak

miazkatu dituzu, eta ondoren, samurtasunez, hortzekin hozkatzen hasi zara. Jertsearen kremailera jaitsi dizut, eta nire laguntzarik gabe kamiseta eta bularretakoa kendu dituzu. Ausardiaz, zure bular ederrak erakutsi dizkidazu eta zure titiburu handia ahora eraman ditut. Zuk emandako plazer bera sorrarazi nahi izan dut, eta baita lortu ere. Hitzez adierazi ez banauzu ere, zure arnasa handitzen sumatu dut baita hain kitzikagarriak suertatu zaizkidan oihu ttipiak ere. Zure titiburuak ahoan ditudan bitartean, eskua hankartera eraman dizut eta nirea bezain bero dagoela nabaritu dut, hortaz zure galtza askatzen hasi naiz. Zuk ere berdina egin duzu eta bakoitzak bere galtzak kendu ditu, biak barreneko arropa hutsean geratuz, bata bertzearen parean, berdin. Zure izter eta ipurmasailetan larruazaleko ildoak ikusi ditut, eta nire gorputzean atseginak ez bazaizkit ere, zurean ederrak iruditu zaizkit. Gizatiarrago. Nire larruazaleko akatsak tapatzen ahalegindu nahiz, lehenengo eskuekin nire ipurmasailetan marraztuta ditudan larruazaleko ildoak estali ditut eta aldi berean, urteekin pixka bat erori zaizkidan titi ttipiak gorputza jiratuz ezkutatzen ahalegindu naiz. Ondoren argia itzaltzeko keinua egin dut, baina zuk oztopatu nauzu eta nire akats guztiak musuz estali dituzu.

Berriro ekin diogu elkar plazerez josteko jolasari. Oraingoan nire eskua zure hankartera eraman duzu eta klitoria hanpatuta nabaritu dut. Goxotasunez igurzteko eskatu nauzu eta nik men egin dut dudarik gabe. Hankartea igurtzi bitartean, begirada galtzen zenuela ikusi dut eta horrek, nolabait, ni ere berotu nau. Kuleroak erantzi ditut, honetan ausarki. Zuk, berriro ere, barre xalo batez erantzun nauzu. Genitaletako ile kizkurrak lotsarik gabe erakutsi dizkizut eta nik eskua zure barreneko arropan sartu dut hau eranzteko asmoz. Orain arte agintea zuk eraman baduzu, orain nire txanda dela argi utzi duzu eta nire eskuez baliatuta kuleroak gelaren bertze aldera bota ditut, inoiz berriro ez aurkitzeko gisan. Zutik baino, erosoago ohatzean egonen garela pentsatu dut, eta, zure gela izan litekeen gelara sartu gara. Gure gorputz biluziak ohatze gainean erortzen utzi ditugu, gogoz. Plazer kolpeek nire gorputz guztia zeharkatu dute.

Belarria miazkatzen nauzun bitartean zure hatz erakuslea aluan sartu nauzu, poliki. Ez duzu trabarik sentitu, erabat bustita bainago. «Gustatzen ahal zaizu?» galdetu nauzu eta nik, hatsa ezin menperatu nabilela «jarraitu» erran dizut. Bata bertzea laztantzen ari garela, poliki poliki jaisten hasi zara, lehendabizi titiburuak, beherago sabelaldean musukatzen jarraitu duzu eta nire hankartera iritsi zarenean geldiarazi egin zaitut. Ohatze gainean etzanarazi zaitut eta ni zure hankartera eta zu nirearen parean jarri gara. Bata bertzearen klitoriari xurgatzeari ekin diogu, mingaina norabide guztietan mugitzeari ekin diogu eta orgasmora iristean oihu bana bota dugu airera. Eta bizilagunak baditu? Beharbada ohituak daude, nork daki.

Musuzapi baten laguntzaz nire hankarteko hezetasuna idortzen ahalegindu naiz, baina ez dut helburua guztiz lortu. Arropak jantzi eta zure etxetik atera egin naiz.

Mezu hau igortzen dizut zure izena ez dakidalako, eta ongi pasa badut ere ez dut uste hau berriro errepikatuko denik. Bide batez, nire senarra den Joxe Mariri ezer ez esatea eskertuko nizuke, aurten elkarrekin 26 urte ezkondu egin berri ditugun honetan gogorra izanen litzateke bere emaztea denak dituen harreman sexualen berri izatea. Mila esker zure ulerkortasun eta orgasmo zoragarri honengatik.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07