blogak

Kaixomaitia

Egoera afektiboa III

Egoera  afektiboa  III

Euskal Herritarren harreman afektibo eta sexualen ikerketaren emaitzak zabaltzen ari gara atalez atal, eta hau, “Egoera afaktiboari” dagokion hirugarren atala eta azkena da. G10tik G15 bitarteko galderak eta hauei dagozkion taulak datu demografikoekin gurutzatuak dituzue iruzkin honetan. Hemen dituzu aurreko biak Egoera afektiboa I eta Egoera Afektiboa II.

Hirugarren atal honetan zoriontasun maila afektiboari buruz galdetzen da baita harreman irekiei buruz ere.

G10 galderan galdetzen genuen hain zuzen egungo zoriontasun mailaz egoera afektibo/emozionalari dagokionez.

Erantzunen arabera:

  • Euskaldunen zoriontasun maila afektiboaren bataz bestekoa 7,4 koa da; zoriontasun maila altua beraz, Nabarmena da puntu erdiko igoera 2016ko emaitzetatik. Gehiengoak (%75ak) bere burua altua/oso altua-n kokatzen du, %25ak erdipurdikoa edo baxua / oso baxua dela dio.
  • Adinari dagokionez, muturreko bi adintarteak (18-29) eta (45-64) daudela afektiboki okerren, eta bi adin-tarteek oso emaitza antzekoak eman dituztela gai honi dagokionez, 2016ko emaitzekiko hobera egin dutenak 45-64 adin tartekoak dira, nabarmen. Egoera zibilari dagokionez, Zoriontsuenak bikotekidedun ezkongabeak dira eta bikotekidegabeak dira zoriontasun maila baxuena dutenak.
  • Ez da bereizketa nabarmenik emakumezko eta gizonezkoen artean zriontasun mailari dagokionez. Antzeko emaitzak eman dituzte.Genero ez binarioa dutenek emaitza kaskarragoak eman dituzte, lagina (26) txikia izan bada ere. Joera sexualari dagokionez, heterosexualak dute zoriontasun maila altuena, homosexualek baxuena duten bitartean.
  • Zoriontasun maila afektiboa eta zoriontasun maila sexuala elkar baldintzatuak daudela erakusten dute erantzunek.

G10 grafikoa

G10 taula 1

G10 taula 2

G10 taula 3

G11 galderak bikote harreman batean iraun duen denbora tarte luzeenaz galdetzen genuen

Erantzunen arabera:

  • Euskaldun gehienen (%44,9) erlaziorik luzeenak 10 urte baino gehiago iraun du.
  • Heterosexualen artean eta bikote harreman itxian ematen dira erlaziorik luzeenak.
  • Ezkonduak dauden %97ak bi urte baino gehiagoko harremana izan dute eta %90ak,10 urte edo gehiagoko harremana izan du; azken datu hori banandu eta dibortziatuen kasuetan %82koa da.

G11 grafikoa

G11 taula 1

G11 taula 2

G11 taula 3

Eta hurrengo galderetan harreman irekiei buruz galdetu genuen, euskaldunon iritzia jakiteko asmoz. G12 galderarekin hasiz, inoiz harreman irekirik izan duen galdetuz.

Erantzunen arabera:

  • Euskaldunen %16ak harreman irekiak izan ditu eta %84ak ez. 2016ko emaitzekin konparatuaz %5 egin dute behera harreman irekiek.
  • Harreman irekiak izan dituztela esan dutenen artean 18-29 adin tartea nabarmentzen da. %21,4 datu hau ez da askorik aldatu 2016 urteko ikerketatik. 45-64 adin tartekoen artean berriz 10 ehuneko puntutan jaitsi da 2016 tik.
  • Sexuari dagokionez, gizon eta emakumezkoak oso pareko erantzun diote galdera honi. 2016an ia %6 diferentzia zegoen bitartean gizonezkoen alde.
  • Euren burua genero ez binariotzat dutenen %52 ak izan dute harreman irekirik, gizonezko eta emakumezkoen hirukoitza. Euren joera sexuala “Beste” gisa erantzun dutenen artean %42ak izan du harreman irekirik, bisexualen %33ak eta homesexualen %27ak eta heterosexualen %13ak.

G12 grafikoa

G12 taula 1

G12 taula 2

G12 taula 3

Eta G13. galderarekin berriz, desioak jakin nahi genituen, harreman irekiekiko genuen jarreraz, zure egungo bikote harremana irekiko zenukeen galdetu genuen

Erantzunen arabera:

  • Erantzuleen %20ak harreman irekia du edo izan nahiko luke. Aitzitik, %64ak ez luke ireki nahi. %5 jaitsi da datu hau 2016ko ikerketaz geroztik.
  • 18-29 adin tarteko euskaldunak dira egun harreman irekia duten gehienak eta 45-64 tartekoak ireki nahiko luketenak.
  • Orokorrean, gizonezkoak emakumezkoak baino gertuago daude harreman irekietatik (egun bizi edo nahi) eta joera sexualari dagokionez, bisexualak dira harreman irekia bizi dituzten gehienak.

G13 grafikoa

G13 taula 1

G13 taula 2

G13 taula 3

G14. galderan berriz, harremana irekitzeko beharra izanik bikoteari jakinaraziko al liokeen galdetzen genuen, jakin nahirik, egungoa ez den beste egoera batean egon nahiko lukeen.

Erantzunen arabera:

  • Erantzuleen gehiengoak (%66,7) dio harremana irekitzeko beharra sentitzekotan bikotekideari jakinaraziko liokeela. 2016ko datua baina ia 10 puntu gehiago. %14,7ak ez luke ezer esango, ezezkoa jasoko lukeelako eta %6,6ak ezer esan gabe izango lituzke harremanak bikote harremanetik kanpo, 2016an baina 4 puntu gutxiago.
  • 45-64 adin tartekoak eta heterosexualak dira gehien onartzen dutenak ez luketela harreman ireki bat izateko aukera partekatuko bikotekidearekin . Gizonezkoen kasuan, emakumeekin alderatuta, zabaldugo dagoe bikotekideak ez lukeela harreman ireki bat onartukoaren ustea.
  • Ezkonduek eta egoera zibilean denbora asko daramatenek zailtasun gehiago dute bikotekidearekin harreman ireki bat adosteko.  

G14 grafikoa

G14 taula 1

G14 taula 2

G14 taula 3

Eta “Egoera Afektiboari” dagokion atalarekin amaitzeko azken galderan, G15harreman irekiei buruzko iritziaz galdetu genuen, orokortuz, erantzunen erdiak iritzi positiboa dute, beste erdiek negatiboa

Erantzunen arabera:

  • Euskaldunen jarrera harreman irekien inguruan nahiko positiboa da; nahiz eta ez aitortu, guztion nahia dela (%21) eta bikotearen hedutasuna azaltzen (%23) duelaren ustea dago; baina, lehenik eta behin, epe luzera eramangarriak ez direla goraipatzen da (%45).
  • Jarrera negatiboagoa honakoa da: ez direla moralki onargarriak (%3,5), bikotean maitasun faltarengatik ematen dela (%11).
  • Adinean gazteenentzat da harreman irekia deitoragarrien (%4,3) eta bikotearen heldutasuna adierazten duela gehien aipatzen dutenak (%31). Adinekoenek diote gehien ez direla epe luzean ermangarriak (%48). Galdera honi ezin jakin die erantzuten edo ez dute nahi izan galdetutakoen %19ak.

G15 grafikoa

G15 taula 1

G15 taula 2

G15 taula 3

Ikeketaren Egoera Afektiboari dagokion atala hemen amaitzen da honenbestez hiru iruzkinekin, Egoera afektiboa I, Egoera afektiboa II eta Egoera afektiboa III azken honekin. Eta hurrengo atala Internet bidezko harremanak izango da. Atal hau bi iruzkinetan zatitu dugu irakurterrezagoa izan dakizun.

Bestalde, Egoera Afektiboei irakurri duzunaren gainean baduzu zure iritzirik? gustora entzungo dugu!

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07