blogak

Kaixomaitia

Diskoteketan ligatzea ezinezko ikusten dutenentzako

Diskoteketan  ligatzea  ezinezko  ikusten  dutenentzako

Beñat Garaio Mendizabal @BGaraio

 

“Diskoteketan ligatzea ezinezko ikusten dutenentzako”

Doinua: Dozena bat bertso berri

 

Kaixomaitia iragarriz

kantatu beharko irriz

soltero geratu daitekenez

edonor e berriz

beste estilo batean ariz

ligatzea erraz jarriz

taberna baten ezin dutenei

aukera eskainiz (bis)

*****

da hau konparagarria

bertso-ligatze egarria

bapatekotasun falta dute

batzuek larria

barra / mikro ondoan jarria

isiltasun mingarria

Denok ez dugu bizitza honetan

horien etorria (bis)

*****

Hartu behar zaio tamaina

bizitza honi alajaina

gizarte honek ligatzeko ere

presioa baina

ez zarela guay nahi aina

trabatu ohi zaizu mingaia

lasai kaixomaitia.eus

da lagun bikaina (bis)

Irudia: freestocks.org

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07