blogak

Kaixomaitia

Desio falta, zerbait gertatzen al zait?

Desio  falta,  zerbait  gertatzen  al  zait?

Sexuaren bonbardaketa etengabea gizarte honetako ingurune eta espazio bakoitzean, baina horrek ez du zertan gure gogo pertsonalaren isla izan behar, eta, beraz, “Desio falta, zerbait gertatzen al zait?” gisako gogoetak azaleratu daitezke, normaltzat jotzen den sexu-jardueraren eredu jakin bati erantzungo ez bagenio bezala.

Zer da normala?

Hasteko, normaltasuna gehiegi baloratzen da, eta, gainera, hain subjektiboa denez, ezinezkoa da gu neurtzeko benetako esparru bat zehaztea, batez ere sexualitateari dagokionez. Pertsona bakoitzak gogo-maila jakin batzuk ditu, eta pertsona horrek berak gainbeherak senti ditzake bere bizitzan zehar (edo baita egunean zehar ere), hainbat arrazoik eraginda. Gehiegizko lana, estresa, familia-arazoak, medikazioa, osasun-egoera, klima, Venusen posizioa Jupiterri dagokionez, edo imajina dezakezun beste edozein gauza bitxi.

Gizakiak gara, eta, horren ondorioz, estimulu berak une desberdinetan erreakzio desberdinak sor ditzake. Cyborg bihurtu arte, hori da dagoena.

Sexurik gabeko bizitza?

Pertsona asko erabat zoriontsuak eta funtzionalak dira sexu-jarduerarik gabe; nahiz eta gehienontzat zerbait garrantzitsua izan, egia da sexuak ez digula oxigenorik ematen eta ez gaituela elikatzen. Hala eta guztiz ere, sexuan interes aktiboa dugunok zapuztu egiten gara garai jakin batean gure gorputzak eta/edo buruak estimulu erotikoei lehen bezala erantzuten ez diegula dirudienean, noizbait pentsatzeraino aurrerantzean beti horrela izango dela eta ez dugula berriro sexurik izango edo desiratuko.

Drama gutxiago

Desirarik eza gauza arrunta da eta kausa asko ditu, eta horietako batzuk ez zenizkioke inoiz gai honi egotziko. Beste batzuetan esan dudan bezala, gure gogoa libre dabil, eta ez die beti gure nahiei erantzuten, edo beti egin duen bezala erantzuten die estimuluei. Harremana.eus sexologo-taldea bezalako adituekin landu behar da gaia, eta horiek lagunduko dizute arazoaren jatorria  aurkitzen eta piezak bere lekuan jartzen, engranajeak berriro funtziona dezan.

Gizonak ere bai

Milioika artikuluk hitz egiten dute emakumeen sexu-desira hipoaktiboari buruz, eta ziurtzat jotzen da sexualki hain aktiboak ez izateko joera dutela, konpromiso bat behar dutela, lotura emozional bat, eta  blablabla….Emakumeen kromosomek markatuko balute bezala emakume bakoitzak lurraren aurpegian duen sexu-desira, gizonek behar biologikoa dutela eta emakumeak, tira, egokitu egiten direla alegia.

Errealitatetik urrun, gizona bezain aktiboa izan baitaiteke emakumea. Eta, era berean, gizonaren sexu-desirarik eza ere benetakoa da, eta horri buruz hitz egin behar da.

Iraultza sexuala

Ukaezina da azken urteak aurrerapen handia izan direla maila sexualean, baita zalantzan jar daitezkeen iturrien eskutik ere, Greyren 50 Itzalak trilogia kasu. Nahiz eta eleberri/film horien kontrakoa izan, aitortu behar dut argi asko eman zutela itzaletan (ironiarik gabe) bizi izan ohi diren sexualitatearen alderdiei buruz. Sexuari buruz inoiz hitz egiten ez zutenak ohiz kanpoko praktikekin fantasiatzen hasi ziren, beren zopan pikante pixka bat desiratzen, beren gizarte-zirkuluarekin beren sexu-bizitza komentatzen.

Liburu horiek, eta beste faktore batzuek, hala nola xurgatzaileen boomak, iraultza sexual berri bati bide eman diote.

Iraultza horrek eta sexualitatearen paradigma aldaketa horrek, ikuspegi feministago batekin, bide eman zuen gizon gehiagok laguntza bila ziezaioten desio faltari, eta jabetu ziren horrek ez zituela gizon ahulago egiten, proaktiboagoak baino ez.

Izan ere, iraultza sexuala norberarengandik hasten da, eta zure esku dago ahalik eta ondoen bizitzea, horretarako laguntza behar baduzu ere.

“Desio falta, zerbait gertatzen al zait?” Zure burutik gurutzatzen den hurrengoan, ez blokeatu eta jarri konponbidea sexologian adituak direnekin.

 

Zuk ere egiten duzu Kaixomaitia.eus

Zure artikuluren bat argitaratzerik nahi duzu?

Hemen argitaratzea nahi baduzu, posta elektronikoz bidali admin@kaixomaitia.eus helbidera. Aipatu zure izenarekin edo ezizen batekin argitaratzerik nahi izango duzun.

Lantzeko gai bat proposatu nahi diguzu?

Interesatzen edo arduratzen zaizuna entzun nahi dugu. Kontaiguzu admin@kaixomaitia.eus helbidera mezu bat bidaliz.

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07