blogak

Kaixomaitia

Deja vu II

  • Egun on. –Eskua luzatu diot, nire lanean distantzia mantentzea oso garrantzitsua baita. – Hasi baino lehen nire doluminak adierazi nahi dizkizut, badakit ez dela erreza, baina zure testigantza ezinbestekoa zaigu zure arrebaren hiltzailea aurkitzeko. –Esku biak batzean berriro sentitu dut ziztada bat sabelean, kauen zotz! Orain ez da momentua.
  • Kolpe handia izan da guztiontzat, eta nahiz eta azken urteetan harremana hoztuta geneukan, nire arreba zen. – Begiek distira berezi bat hartu dute, haur babesgabe baten antza du eta nik bera besarkatu baino ez dut nahi.
  • Eseri zaitez, eta bete paper hauek mesedez, falta zaizkigun datu batzuk baino ez dira; eta gero ez bazaizu axola, pare bat galdera egingo dizkizut, segituan bukatuko dugu. – Bete behar dituen paperak eta bi boligrafo jarri dizkiot mahai gainean.

Idazten hasi denean, denbora bat hartu dut mutila goitik behera begiratzeko. Izugarri geratzen zaizkion galtza bakero batzuk ditu, ipurdia ondo markatzen diote. Alkandora urdin argi bat du soinean, gela honetako beroa alde batetik, eta bere urduritasuna bestetik, pare bat botoi askatu ditu, bere paparreko ileak sumatzen dira; ez dela oso iletsua ematen du. Mahukak jasotzen hasi da, idazteko erosoago sentituko da akaso. Kirola egiten duela ematen du, beso gihartsuak antzematen baitira.

Bere lanean kontzentratuta dago, boligrafoa ezpainetara hurbildu eta berarekin jolasean hasi da, haginkada txikiak ematen. Nire gorputzeko termometroa gorantz doala adierazi dit bizkarretik sentitu dudan izerdi tantak. Berotzen hasi naiz, desioa sumatzen hasi naiz. Paperetik begirada jaso du eta niri begira geratu da, lotsatuta gorritu naiz, eta bera konturatu egin da. Irribarre bihurri bat atera zaio, badaki gustuko dudala.

–      Barkatu, datu hau ez daukat oso argi. – begirada pikarta batekin esan dit, eta argi utzi dit nirekin jolastu nahi duela. Bere albora hurbildu naiz, eta burua makurtu dut bere zalantza argitzeko esperantzarekin. Konturatu naizenerako, bere ahoak nirea aurkitu du eta muxu busti bat eman dit. Momentuan atzera egin dut, instintu kontu bat izan da. Ze arraio, Mario ez dago, ez dago inor, kamera grabatzeko botoia sakatzea ere ahaztu zait, beraz ez dago aitzakiarik, eta beti amestu izan dudan egoera morboso honek aurrera joatea nahi dut.

Bera eserita dago eta ni bere alboan zutik nago, bere ile kizkurra esku batekin hartu dut eta gure bi ahoek bat egin dute. Mutil honek badaki mihia mugitzen, bikain muxukatzen du. Listu trukaketa bitartean, aske neukan eskua bere hanka-tartea igurtzeko aprobetxatu dut, dagoeneko bere zakil tentea nabaria da. Eserita dago eta hankak zabalik ditu, bere aurrean belaunikatu naiz eta praketako botoiak askatzera pasatu naiz, kaiolatik alde egin nahi duen txoria bezala atera da zakila, tente-tentea, nire eskuarekin laztantzeko neurri hobe ezina du. Orduan ahoan sartu dut, zapore gazi-gozoa gozatu dut; bere gorputzeko giharrak uzkurtu egin dira eta arnasteko erritmoa areagotuz joan da, nire lana ondo egiten ari naizen adierazleak dira, beraz nire eginkizunarekin jarraituko dut. Denbora nahikoa hartu dut felazioa burutzeko, esku batekin zakila atzera eta aurrera eraman dut aho barruan, beste eskuarekin barrabilak laztandu dizkiot. Momentu horretan gora begiratu dut, bere aurpegiak bere kitzikatzea adierazten du, prakak jaitsi dizkiot.

Momentu honetan, beste fase batera pasatzea pentsatu dut. Alkandorako botoi guztiak askatu dizkiot, eta bere abdominalak igurtzen hasi naiz. Oso bero dago; alkandora kendu du, prakak jaitsita ditu eta guztiz biluzik dago. Ahoa jaten diodan bitartean, sabelaldea, paparra eta besoak ukitzen dizkiot, ze gizon puska. Ezin dut gehiago beroaldiarekin, eztanda egingo dudala uste dut. Nire behealdea erantzi dut eta nire Adonisaren gainean jarri naiz. Ez du laguntzarik behar izan zakilak bere bidea hartzeko, barruan sentitzen dut, eta orain biok bat egin gara. Besarkatu egin dut, gure arnasak erritmo berdinean doaz, gero eta azkarrago, muxuak, laztanak; ni gora eta behera, zaldi lasterketa bateko zaldizkoa banintz bezala. Gorputz guztia dardarka daukat, estasi momentua hurbil dago. Eztanda egin du, bere isuria nire barruan sentitu dut eta ni ere orgasmora iritsi naiz, hankak oraindik dardarka ditut.

– Barkatu, entzun didazu? Ez dakit zer jarri behar dudan hemen. – Galderak errealitatera ekarri nau berriz, bere albora noa. Galtzontziloak heze nabaritzen ditut, ez naiz gustura geratu, baina agian deja vu bat izan da eta berriro ekin diezaiokegu ametsari.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07