blogak

Kaixomaitia

Bizilagunak I

Bizilagunak  I

Goizeko errutina guztia egina nuen, egunero bezala, lanera joan aurretiko pausoak zehatz-mehatz bete nituen nire ibilbidetik minutu bat desbideratu gabe. Ohetik jaiki eta hanka-hutsik pare bat pauso eman eta ezkerrean, pareta zuriaren kontra zegoen larruzko aulki beltzean, simetria perfektuan kokatutako pijama janzteko minutu bat, pasilotik sukaldera iritsi (25 pauso) eta kapsulako kafea martxan jartzeko 40 segundo. Hozkailutik izoztutako ogi-xerra txigorgailuan jarri eta komunera joateko 30 segundo, ispiluaren aurrean aurpegiko giharrak mobilizatu, ezker eskuarekin kanila ireki eta ur hotzarekin aurpegia garbitu, jarraian kotoizko toalla grisarekin lehortzeko, 35 segundo. Komunean eseri eta pisa egin bitartean, dutxako beira beltzezko paretak, zoru grisa eta pareta zuriek eskaintzen zidaten edertasunaz gozatzeko 40 segundo. Nire zakilaren azken tantak astindu eta nire zakila aztertzeko 3,5 minutu.

Badakit, honaino iritsi zarete eta nik adierazitako zurruntasunean nire zakila aztertzeko 3,5 minutu asko iruditu zaizkizue, hona hemen azalpena: azken tanten astinduak eman eta paper zati batekin lehortzen dut beti puntan geratzen den hezetasuna, ondoren esku batean barrabilak paratu eta erdiko behatzarekin perineoa laztantzen dut. Zakila handitzen eta gogortzen hasten zait eta beste eskuarekin igurtziak ematen hasten naiz, nire behatz lodiak glandeari masaje leun eta goxoak ematen dizkion bitartean. Tarte horretan listua sortu dut nire mihia ahosabaiaren aurka mugituz, eta listu hori zakilera erortzen uzten dut, binomio zoragarrian erabat irristakor utziz nire esku eta zakila. Komunaren aurrean, erabat estrategikoki kokatutako ispiluan, masturbazio nartzisista batean bilakatutako prozesua burutzen dut eta 3 minutu betetzera noanean erritmoa bizkortu, sabeleko arnasketa sakon batzuk egin eta nire hazi guztia nire sabelera bideratzen dut orgasmo perfektuan. Haziaren zaporea dastatzen dut eta egokia dela ziurtatzen dut, bestela, haziaren zaporeak gozotasun apur bat hartu dezan, tomate gehiago eransten dut nire asteroko dietan. Komuneko paperarekin arrastoak garbitu eta sukaldera bueltatzen naiz justuki prest dauden kafea eta ogi-xerra ahuakatearekin batera gosaltzeko.

Etxeko gune guztiak gustu eta diseinu bikainez osatuta daude eta sukaldeak ere azkeneko tendentziak jarraitzen dituzten altzairu eta gailuak ditu. Horregatik eskaintzen dizkiot 5 minutu bertan gosaltzeari, artea ere, nire goizeko errutinaren parte izatea garrantzitsua iruditzen zaidalako. Guztia jaso, komunera bueltatu eta ura martxan jartzen dut. Ur beroa iristen zaidanerako minutu bat igarotzen da eta tarte horretan, azkar batean hortzak garbitu eta pijama eranzten dut. Dutxan guztia ondo garbitzeaz gain, ipurtzuloan behatza ondo sartzen dut barrualdea ere erabat garbi geratu dadin, ez baitakit noiz izango duen bisitarik. Prozesu hori betetzen dudan gehienetan zakila gogortu egiten zait, baina ez dut bestelako denborarik bigarren masturbazio bati ekiteko.

Amaitzean, azal gainean ditudan ur-tanta guztiak lehortzen ditut eta logelan, pijamaren aulkiaren ondoan dagoen larru beltzezko bigarren eserlekuan, aurreko gabean prestatutako arropa garbia janzten dut. Dolce & Gabbana kolonia lurrinkatu eta nire lantokira abiatzen naiz, portaletik 50 metrora dagoen fruta-denda baten jabea eta langile bakarra naiz. Ia auzo guztiak ezagutzen nau ni, eta nik era berean auzo guztia ere.

Etxebizitzak zazpi altuera ditu eta ni laugarren pisuan bizi naiz. Nire pisu gainean 65-70 urte bitarteko bikotea bizi da (emakume-gizon) eta noizbehinka, gauetan txortan entzun izan ditut, batez ere emakumearen hasperenak esnatzen nautelako. Horrek ni sutsuki berotzen nau, estetikoki emakumeak ez du erakargarritasun berezirik (nire ikuspuntu normatibotik), baina gau horietan entzuten dudanean, nire barruko sena erabat piztu egiten da eta esnatu eta berehala nire zakila erabat gogor jartzen zait. Orduan ohe ondoan dagoen kondoi kaxatik bat hartu, zakilean ipini eta ohe gainean belauniko jartzen naiz. Postura horretan nagoela kuxina hartzen dut, zakilaren inguruan tolestu eta goiko anderearen alu eta ipurditik erabat gogor eta basati sartzen diodala imajinatzen dut. Emakumearen hasperenak intentsitatez igotzen hasten direnean, bera orgasmora iristen ari denaren seinale izaten da, eta orduantxe, nik nire txorta partikularra intentsitatez igotzen dut eta berarekin orgasmoa sinkronizatzen ahalegintzen naiz, nire hasperenak libreki ateratzen utziz.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07