blogak

Kaixomaitia

Bi maitale udako solstizioan I

Udako solstizioeguna zen. Egunero ezkutuka etadesioaz beterikzelatatzen zuen gizaki potolo bezain eder hori,udako lehendabizi eguneko azkeneko izpiepean,inoiz baino itxura ederrago eta sexiagoa zuen. Oso gizaki ederra zen, bere ile luze eta ilehori zurixkarekin, ia urkiaren enbor kolorekoa,  eta begi handi eta galantak zeuzkan ere, udazkeneko gibelurdinen kolorekoak. Eta zelako atzealdeak zeuzkan! Baina bereziki erakargarriak ziren bere bi bular handi eta erdiborobilak, fertilitate ontzi izugarriakbaitziruditen, barruan munduko nektar baliogarriena eta gozoena gordeko zutela zantzu izugarriak…

Isil-isilikbehatzen ari zuenentzako, gizaki galanta hori benetako “andrezati” bat zen; hau da, Benus antzeko fertilitatearen jainkosapanpoxa bat. Halere, bere itxura liluragarriaz aparte, ezkutuko miresleak asko miresten zuenere “andrezati”horrek zuennaturarekiko amodioa eta begirunea.Adibidez, begiratzaileak egunero ikusten zuen emakume eder hori zuhaizpekosasiak garbitzenedo zuhaitz berriak landatzenibiltzen zen Itxina eta Aldamiñapeko mendieetan zehar. Bestalde,“hirietako zaboregileak” etortzen zirenean mendietako perretxikoak, masustak eta intxaurrak lapurtzera eta gero beraien “zerrijaneko” plastiko ontziak  belar gainean utzi zituztenean, andrezatilodi, sexi etapanpoxa horrekden dena txukuntzen zuenirrifar zabal batekin. Gainera, askotan,lurreko zaborra lurretik jasotzen zuenean bere bularrakagerian ikusten ziren mementu batez: bi onddo beltzak bezain sendo eta goxoak ziruditen…

Begiraleak irrikitaz zegoen andrezati horren larrua ikutzeko. Izkutuan, milaka gizaki ikusi izan zituen milaka urtaroen zehar, baina oraintxe bertan bere aurrean zeukan gizaki hori zen inoiz ikusi zuen erakargarrienaeta politena…Beti berdez jantzita ikusten zuen, baina irrikan zegoen bere gorputza txit mardula eta txit ederra biluzik ikustea, ikutzea eta berarekin ibaiertzean amodioa egitea. Bere hanketako behatzak musukatu nahi zituen, bereeguzki koloretakoilea behatzen artean eduki nahi zuen, bere larruko usainak gozatunahi zituen eta desio handia zuen bere motxin eta bularrakgoxo-goxo jateko.

Izkutuko behatzaile misteriotsuak desioaz beterik zegoen, baina aspalditik egon zen zalantzan: gizakien mundura joatea hala ez, andrezatiren errefusatzearibeldurra baitzion, edo agian gizaki eder hori berarekin izutu egingo zen edo berari farre egingo zuen, edo ez zuen berarekin amodioa egin nahiko,edota mespretxatu egingo zuen… Halere, barruan sentitzen zuen pasioa eta gizaki horrekin larru jotzeko desirabere barruko beldurrak eta kezkak baino indartsuagoak ziren eta horregatik bat-batean erabaki zuen, arratsalde horretan, bere mundutik ateratzea eta gizakien mundura pasatzea andrezati aingerutar horrekin egoteko!Gainera egun horretanudazko solstizioa zen eta bere munduan hori zorte oneko eguna zen!

Une hartan, bere zalantzak eta beldurrak alde batera utzita, bi munduen arteko tartea pasatu zuen tupustean. Bazekien ez zuela denbora gehiegi, ilunabarrarte bakarrik hain zuzen ere, baina zirrarra berezi bat sentitu zuen gizakien munduko haize bereizgarria usaintzean…Andrezati atzekaldean jarri zen, larre zabal baten erdian,Aldamiñapeko mendi magalean, haritz, pago eta urki ugariz inguraturik,eta Arratia erreka ondoan.

Arratsalde osoan andrezatia bakarrik izan zen lanean eta ez zegoen inor inguruan. Leku batetik bestera joateko erabiltzen zuen tresnera sartzeko zorianzegoenean,batere esan gabe begiratzaileak bere besoetan artean estu besarkatu nahi zuen… baina esperentziagatik bazekien gizakiekezezagun bat lehendabiziko aldiz ezagutzen zutenean “protokolo” batzuk segitzen zituztela. Adibidez, amodio egin aurretik “hitzegitea” gustatzen zitzaien, eta horregatik, behatzaileak bere barnean behar zuen adinako kemena bildu zuenean, honelako hau esan zion andrezatiari:

«Gaur inoiz baino berandu arte gelditu zara»

«Ah…kaixo,bai…a ze sustoa eman didazun! Barkatu ez zaitut ikusi… Ba bai, bihar egun libreadut eta gaur berandu arte lan egitea tokatu zait, bai…»

Uranderea ez zuen ezer esan hizketan segitzeko, gizakiekin elkarrizketak edukitzeko ohiturik ez baitzeukan.Halere, andrezati eder hori inoiz baino gertutik miresteko aukera paregabeaz gozatzen ari zen, bai horixe.

«Eta…hmm…eta zu nondik etorri zara? Ni basozaina naiz»esan zuen andrezatiak. Desoroso xamar sentitzen ari zen, ez zuen ulertzen nor zen eta nondik atera zen bere aurrean zeukan berak baino agian hamar urte zaharrago izango zen emakume hori.

«Baso-zaina? Ze izena polita duzun. Ondo jarrita duzu gainera. Beti ikusten zaitut nere mendiak zaintzen eta txukuntzen. Mila esker  bihotzez.»

«Ez, ez…basozaina naiz baina Sorkunde dut izena. Ba… mila eskermila esker esateagatik baina nere lana baino ez dut egiten. Eta eh…»

« Ez. Gizakien buruz dakidan araberaz, zuentzako lana egin beharreko zeozer da. Baina zuri ikusten zaizuplazerra bat dela nere mundua txukuntzea eta garbi edukitzea… Oso gizaki ona eta ederra zara»

«Ah bai, ba… eskerrik asko…aspaldian ez dit inork horrelakorik esan. Zure mundua diozu? Ez zaitut hemen inoiz ikusi. Barkatu baina, nor zara? Inguruko baserri batekoa al zara?» Sorkundek galdetu zion.

«Ba ni Uranderea naiz.Begiekin ikusten ez diren gauza asko daude leku guztietan. Iturburun bizi naiz»

«Iturburu? Zer da ba, baserriren bat, edo? » Sorkundek galdetu zuen, bere aurrean zeukan emakumea galantasun enigmatiko bat zuen, baina Sorkunderi oso arraroa egiten zitzaion emakume hori bat-batean mendian bakarrik ikustea, arratsalde osoan ez zuen ia inor ikusi eta. Inguruko baserriko emakumeren bat izango zuen, baina berak inguruko jende guztia ezagutzen zuen, edo behintzat hori uste zuen…

«Ez, Arratia errekako iturburuan bizi naiz. Eta egunero ikusten zaitut nere munduko mendiak zaintzen eta asko atsegin zait zelakoa zaren eta dauzkazun bular ederrak»

«Eh…Baina…aizu…banoa!» Sorkundek oso urduri sentitu zen hitz horiek entzutean: arriskutsua izango ote zen emakume hori? Laneko Range Rover-raren atea ireki zuen eta pentsatu zuen bulegoari deitzea ahal bezain laister. Agian bere nagusia zen Amagoiak oraindik ere lanean egongo zen eta berak lagunduko zion,oso jatorra baitzen eta beti laguntzeko prest baitzegoen.

Sorkunderen urduritasuna zela eta, bere gorputza adrenalina botatzen hasi zen, eta usai hori indartsu bezain atsegina zen Urandereatzako…

«Barkatu, barkatu egidazu, mesedez»esan zion Uranderek ahots eztiaz.« Ikasi behar dot naizen bezain zuzena ez izaten. Zuei gizakiei ez zaizue hori gustatzen eta. Ahaztuta neukan. Barkatu… ez nizun izutu nahi, alderantziz. Zure laguna izan nahi dot. Zurekiko erakarpena sentitzen baitut oso andere galanta baitzara, baina ez dot zuk desoroso sentitzea nahi, guztiz alderantziz. Barkatu egidazu, mesedez…Nere izena Uranderea da, eta hemen bizi naz»

«Baina, ez dut ulertzen. Zuk nik bezelako gizaki bat ez bazara, nor edo zer zara eta zer egiten duzu hemen?”Sorkundek galdetu zuen, bere Range Rover-en atea itxi zuen bitartean. Jakin-minez irrikan zegoen eta gainera magnetismo bezelako indarra bat sentitzen ari zen emakume misteriotsuarekiko.

Orduan, Uranderek hasi zenmusikarik gabeko abesti antzerako zeozer buruz errezitatzen.

«Uranderea naiz, Amalurren alaba,  emakume batetaz ez naz jaioa,

Berorrek sortu ninduen larru jo barik ta basoan izan nuen bataioa.

Uran bizi naz, Arratia errekaren iturburuan

mendia ta ura amodio egiten duten lekuan.

Zuk bezelako Andrezati eder bat bilatzen nabil

Jatorra ta naturzale, bular handiak, ipurdi borobil

Zuhaitzak, harriak, lur ta ur

mendiaz ta uraz egina naz baina ez naz Amalur,

Zure larrua usaindu, ta lurraren enerjia zurengandik jaso

Nere hortzekin zure bular-muturrak koska egi gura dot,akaso

Nere ezpainekin zure bularren esne enerjia-emailea zurrupatu

Bizitza sortzen dozun zulo barruan, sartu ta musukatu

Nire mingainarekin gura dot laztandu zure zangoak

ta zupatu zure aluzuloaren bizitza-emaile zuku majikoak…

Zuhaitzak, harriak, lur ta ur

mendiaz ta uraz egina naz baina ez naz Amalur»

Sorkundek hipnozitatu bezela entzun zuen musika gabeko abesti antzeko aurkezpen hori eta hitz lizunak entzun eta gero, lur eta zur gelditu zen, ez baitzegoen batere ohiturik horrelako hitz gordinak entzuteko….behintzat ez ezezagun batetik etorrita…are gutxiago emakume batetik etorrita…eta are gutxiago gizakia ez zen izakienigmatiko batetik etorrita.

Baina aldi berean inoiz sentitu ez zuen berotasun handi bat sentitu zuen bere barnetik sortuta eta bere aurrean zeukan izakiaren misterioa, desioa eta pasioa sumatu zituen… eta berarenganako magnetismo txarmangarri bat sentitu zuen.Sorkundek  ez zuen inoiz emakume batekin pasiozko harreman ero bat izan (behintzat ez edanda egongabe), bainamorbo berezia ematen zion larru jotzea emakume ezezagun, dotore eta liluragarri batekin hainbeste maite zuen naturan, mendi erdian eta gainera ilunabarrean…Amodio egiteko lagunaleku eta mementu ezinhobea zirela iruditu zitzaion!

“Oso emakume erakargarria zara… baina ez nago ziur:Gizaki, izaki, mamuedo aingerua zara? galdetu zuen Sorkundekoraindik ere duda-mudatan…

«Denok gara gizaki, mamu, aingeruaketa izaki neurri desberdinetan. Ni Uranderea naz, ni bezelako ez daude bi: ez mundu honetan, ez nere munduan, ez inolako munduan. Amalurreko iloba zara zu ere. Urrutiko lehengusuak gara biak. Gauza berdinak eta aldi berean gauza desberdinak sentitzen ditugu gure barnean… Eta oraintxe bertan biak dogu gogo bakar bat: nik zu ikutzea eta zuk nik ikutzeko gogoa daukazula sentitzen dot. Nerekin etorri, Sorkunde… Asko gustatuko jaku» xuxurlatu zuen Uranderea Sorkunderen belarri-gingilak astiro astiro musukatzen hasi zen unean.

Sorkundek ezin zuen ezetz esan, desioaz piztuta zuen bere gorputza osoa, aspaldian sentitu ez zuen gozotasun bat pizten ari zitzaion bere barnekaldean eta bere barruko zirrara lehertzeko zorian sumatu zuen…Ez zekien nor zen bere aldamenean lepoa eta bularrak musukatzen ari zitzaion emakumezko forma zuen izakienigmatikohori, baina orduantxe bertan egiten ari zitzaionekin jarraitzea etainoiz ez gelditzea nahi zuen!

«Bale…bai, goazen nahi duzun lekura baina… gero bueltan etorri nahi dut» esan zuen Sorkundek, desioaz lehertzen ari zela.

Urandereak zin egin zion bueltan ekarriko zuela “bere mundura” eta honako hau esan zuen:

«Zure sorbalda ikutu gura dot?» Adierazpen eta galdera baten arteko esaldi enigmatiko bat zen. Urandereak ahots ezti baina firmerekin esan zuen hori, baina aldi berean Sorkundek ezetz esateko aukera zeukala bazekien… nahi izan ezkero… Baina Sorkundek ezin izan zuen bere ahoa ireki baietz esateko,hala eta guztiz ere nolabait bazekien Urandereak bere erantzuna bazekiela…

Une hartan, bazirudien urteko egunik luzeenaren azken izpiak inoiz baino argiagoakbilakatu zirela, eta Urandereak bere eskuko behatz batSorkunderen sorbaldean jarri zuen astiro-astiro…Sorkundek Uranderearen eskua bere sorbaldarantz mugitzen ikusi zuen mementutik, bere sorbaldan behatz leuna, kotoia bezelakoa sentitu zuen arte, bazirudien orduak pasatu zirela eta orgasmo motz bat bezela sentitu zuen bere barnean…Inoiz ez zuen antzerako ezer bizi, Sorkundek berotasuna eta izerdia sentitu zuen bere larrutik ateratzen.Sorkunderen izerdia Uranderearentzako edaririk preziatuena zela zirudien, eta bere mingaina ez zuen bakarrik izerdia dastatzen, aldi berean usaintzen zuela ere bazirudien. Sorkundek beldurra pittin bat izan zuen bere gorputzaren eta buruaren kontrola galtzen ari zelako, baina hain atsegina zen sentitzen ari zen sentsazio bizi hori, ez baitzuela sentipen izugarri hori berehala gelditzea nahi…Lehendabizi belauniko jarri zen eta gero lurrean eseri zen, zeren iruditu zitzaion bere belaunak ezin zituztela bere gorputzaren pisua mantendu.

«Baina…zer egin didazu, zer egin didazu? » Sorkundek errepikatzen zuen eta bere buruan horrela pentsatu zuen “Joe, plazer gehiago sentitu dut emakume bateko behatzarekin, iraganean izan ditut mutil-lagun guztien zakilekin baino!!”

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07