Pasadan astelehenean Sarean.eus webgunean Dabid Martinezek artikulu bat idatzi zuen Hezkuntza zentroetan software librea erabiltzeko 8 arrazoi emanez.
Berarekin guztiz ados egonaz eta modu ironikoan bada ere, utzi iezadazue Hezkuntzan Software Librea ez erabiltzeko entzun ditudan zazpi aitzakia aurkezten… eta baita desmuntatzen ere.
Mahaigaineko ordenagailu bat eta bere sistema eragilea bada buruan daukaguna… ba bueno, esan dezakegu aitzakia hau egia dela. Sistema eragileen artean GNU/Linux da erabiltzaile kopuru txikiena duena (2% inguru). Baina hezkuntzan gero eta gehiago erabiltzen diren gailu mugikorretan Android da errege eta software librea da. Hortik aparte ezagunak dira inoiz denok erabili ditugun aplikazio libreak (Firefox, Audacity, VLC, LibreOffice,…).
Gaur egun, interfaze grafikoekin, oso antzekoak dira ordenagailuentzako hiru sistema eragile nagusien mahaigainak (Windows, MacOS eta GNU/Linux). Nire ustez gehiago da ohitura kontua, bestela galdetu Windows XPtik Windows 10era pasatu direnei. Niri bereziki gustatzen zait eguneraketa sistema eta aplikazio berrien instalazioaren kudeaketa.
Gai hau oso pertsonala da baina esan behar dugu bere ezaugarriei esker, GNU/Linuxeko distribuzio ugari aurkitu ditzakegula eta batzuk oso erakargarriak egiten direla bisualki. Adibidez niri asko gustatzen zait Elementary OS.
Bai, eta baita munduko indartsuenentzako ere. Azkenengo Top500 zerrendan (Azaroa 2016) 500 ordenagailutik 498k Linux erabiltzen zuten. Beste biak Unix erabiltzen dute.
Edo ez dakigu aplikazio horiek libreak direnik. Gorago aipatutako aplikazioetatik aparte (Firefox, Audacity, VLC, LibreOffice,…) uste dut aipamen berezia merezi dutela pelikuletako produkzioan erabiltzen diren aplikazioak. Ba al zenekiten Titanic filmean GNU/Linux erabili zela? Edo Star Trek-en?
Aplikazio libreei aurpegiratzen zaie, baita ere, ezaugarri oso murritzak dituztela pribatiboekin konparatuz. Kasuren batean posible izan daiteke baina dena den, zertarako behar dugu kriston aukerak dituen aplikazio bat gero 10% be ez badugu erabiltzen? Aplikazio libreen ezaugarrietako bat da egiten dituzten operazioak ondo egiteko daudela diseinatuta.
Open Source as alternative webgunean aplikazio libre ugari aurkitu ditzakezue.
Aitzakia hau ofimatika aplikazioen erabiltzaileen artean entzuten da bereziki eta oso kuriosoa egiten zait, jakina bai da aplikazio libreak estandarrekin oso arduratsuak direla. Adibidez LibreOffice suiteak Open Document estandarra erabiltzen du. Agian hemen arazoa beste aplikazio pribatibo batzuk dute.
Aitzakia hau Lanbide Heziketako geletan entzuten da bereziki, baina ni ez nago guztiz ados. Nire ustez ikaslearen formakuntza integrala sustatu beharko genuke. Hori horrela, eta kurrikuluma gaitasunetan oinarrituta badago, desegokia iruditzen zait aplikazio bakan batzuk bakarrik irakastea enpresa batzuen “ohiturak” onartuz inolako hausnarketarik gabe.
Arlo honetan, nire ustez, software libreko aplikazio profesionalak gaitasun eta prozedura orokorrak lortzeko egokiagoak dira aplikazio pribatiboak baino. Gero egongo da denbora praktika garaian edo formakuntza dualeko garaian gaitasun orokor horiek enpresa bakoitzeko prozedura partikularretara egokitzeko.
Amaitzeko bi esteka interesgarri atxikitzen dizkizuet: