blogak

Jon Aguirreren bloga

Komunikatzaile onaren dekalogoa

1-Ulergarria izatea: Jendeak komunikatzaileak esaten duena ulertu behar du, beraz era erraz eta sinple batean azaltzeko beharra dauka, adibideak esanez, eguneroko bizitzarekin konparazioak egiten…

 

2-Interesgarria izatea:  Egia esan, puntu hau gaiaren mende dago, komunikatzailearen ordez, baina hala ere, esan nahi dana era entretenigarri batean azaltzea komenigarria da, jendearen arreta ez galtzeko.

 

3-Azkarra izatea: Kontatu behar dana premiazkoa baldin bada (albiste bat, adibidez) beste komunikatzaileak baino lehenago esaten baduzu, besteengandik nabarmenduko zara.

 

4-Ziurtasuna: Komunikatu behar den gaiaren egiatasunaz ziur egon beharra da. Horretarako, komenigarria da ikerketak egitea eta bertsio desberdinak konparatzea lehenago.

 

5-Hizkuntza desberdinak jakitea: Ezinbesteko ezaugarri bat da, zeren eta komunikatzaile bat geroz eta hizkuntza gehiago hitz egiteko gai bada, geroz eta jende kopuru handiagoek ulertuko diote.

 

6-Baliabide desberdinak erabiltzeko gai izatea: Irratian, telebistan, prensa idatzian, argazkilaritzan eta abarrean komunikatzea oso garrantzitsua da, jendearengana iristeko aukera gehiago ematen diolako komunikatzaileari.

 

7-Objetiboa edo subjetiboa noiz izaten jakitea: Komunikatzaile on batek “non” dagoen jakin behar du. Adibidez, albistegi batean, gertakizun bat azaltzean, norberaren iritzia esatea ez da garrantzitsua. Bestalde, aldizkari bateko iritzi-artikulu batean idazleak bere ustea adieraztea, bai.

 

8-Arduraduna izatea: Komunikatzailea adierazi behar duen mezuaren ondorioak (jendearen erreakzioa, adibidez) aurreikusi eta onartu egin behar ditu.

 

9-Improbisatzeko gai izatea: Mezua kontatu behar den unean ezustekoren bat gertatzen bada (elkarrizketatu behar duzun persona ez da etorri, material teknikoak ez du fintzionatzen…), arazoa soluzionatzeko gai izan behar da.

 

10-Talde-lana: Nahiz eta batzuetan komunikatzaileek bakarrik egiten dutela lan iruditu, errealitatean talde handi baten parte dira. Beste kideengan konfiantza izatea (eta beste kideek zuregan konfiantza izatea) ezinbestekoa da lana ondo egiteko.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07