blogak

Jon Aguirreren bloga

Astelehena, urriak 2.

Ostiralean, irailaren 29an, deontologiarekin zerikusia duten kontzeptu batzuen kasu praktikoak ikusi genituen. Hauek izan ziren:

-Emakumeen presentzia Rio 2016en (Bazterkeria). Gai honi buruz niri larriena iruditzen zaidana prentsak emakumea kiroletan ente arrotz bat bezala tratatzea da. 

-Budd Dwyer (Suizidioa). Zuzenean bere buruaz beste egin zuen politikari estatubatuarrari dagokionez, kasu honek ondo islatzen du kazetariek albistea jasotzeaz gain ere sentsibilitatea izan behar dutela.

-Game of Throneseko filtrazioak (Irudi eta soinu grabazioa). Kasu honetan sumindu egiten nauena zera da: ETBk bere kodigo deontologikoari kasu ez egitea eta teleobjektiboak erabiltzea filmaketa espiatzeko.

-Lady Diren heriotza (Ohorea eta pribatasuna). Suizidioaren gaiarekin harremana du, paparazziek sentsibilitatea izateaz gain pertsona ospetsuek bizitza pribatua edukitzeko eskubidea dutela ere jakin eta errespetatu behar dute.

-Omayra Sánchez (Adingabeak). Kasu honetan kazetariek ez zuten jokabide on bat eduki, izan ere, Omayra identifikatu zuten eta ez zuten bere aurpegia pixelatu. Gainera, hau guztia bere amaren baimenarik gabe egin zuten.

-Diego Pastrana/Nadia (Errugabetasun presuntzioa). Nahiz eta errugabetasun presuntzioa oso kontzeptu garrantzitsua izan arren, oso komunikabide gutxik errespetatzen dute. Diego Pastranaren kasua da adibiderik onena. ABCk behintzat publikoki eskatu zion barkamena, baina Julia Oterok oraindik ez du errektifikatu.

-Antena 3 eta Pablo Iglesias (Manipulazioa). Oso zentzugabea izan zen Antena 3eko albistegiak egin zuen manipulazioa, izan ere, aurreko egunean ikusle kopuru handia duen programa bateko zati bat manipulatu baitzuten.

-Ylenia Carrisi eta Lydia Lozano (Zehastasuna). Deontologia kode guztietako araurik garrantzitsuena egia errespetatzea da, eta jasotako informazioa kontrastatzea. Lydia Lozanok ez zuen egin ez bat ez bestea.

Iñigo Aranbarriren testuari dagokionez, idazleak salatzen duena bazterkeria da. Hori egiteko indigenen adibidea erabiltzen du. Nahiz eta gu beraietaz arduratu eta ahal dugunean lagundu, ez dira inoin "gu" izango, indigenak baizik. Parisen gertatutako sute baten biktimak, ordea, "gu" badira.

Gaur arreta deitu didan albistea ez da bat bakarra izan, asko baizik. Asteburu honetan Catalunyan izandako egoerari buruzko albiste edo artikulu guztietan El Paísek erreferenduma ilegala dela esaten du, askotan behin baino aldi gehiagotan. Hau oso adibide ona da komunikabide guztiak ideologia zabaltzeko baliagarriak direla adierazteko.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07