blogak

Jon Aguirreren bloga

Asteazkena, irailak 27.

Etika pertsona bakoitzak zer dagoen ondo eta zer dagoen gaizki erabakitzea da. Morala, aldiz, gizarteak egiten duenean da. Deontologia lan-postu bakoitzak duen kode-morala da. Prentsa kontseiluak komunikabideek prentsa idatziaren deontologia betetzea zaintzen duten erakunde independienteak dira. Ikus-entzunezko komunikazioko kontseiluak gauza berdina egiten dute, baina irudi, bideo eta audioekin. Hedabide gehienak (teorian) ez die uzten beraien langileei oparirik onartzen, errugabetasun printzipioa eta errektifikazio eskubidea errespetatzen dituzte, informazioa eta iritzia bereizten dute, albisteen protagonisten ohorea errespetatzen dute (batez ere adingabeena), iturriak (anonimoak izatea eskatu ez badiete) era argian azaldu beharra dute nor edo nortzuk izan diren, zilegizko era batean lortu behar dituzte albisteak eta, azkenik, sexismoa, arrazakeria edo antzeko diskriminaziorik ezin dira onartu.

Testua ondo ulertu badut, Iñigo Aranbarrik kazetaritzan nazionalitateak nola tratatzen diren kritikatu du. Albistean kontatzen denak ondo hitz egiten badu gure herritar bategaz hemengoa dela diogu. Bestalde, kontrakoa gertatzen denean bere nazionalitateak ez du halako garrantzirik.

Gaur atentzioa deitu diten albistea hau izan da: 

http://www.diariovasco.com/sociedad/sucesos/investigan-muerte-colombiano-20170921151929-ntrc.html

Deontologiarekin zerikusia zuten aurkezpenetan ikusi dugu arrazakeria edo diskriminazioa ez direla ez etikoak ez moralak, eta albistearen tituluan agertzen da narkotrafikoagatik epaitua izan behar zen gizona kolonbiarra zela. Berriaren bukaeraldean aipatu egiten da Albaceten bizi zela, baina hala ere artikulu honen egileari oso garrantzitsua iruditu zaio hildakoaren jatorria izenburuan jartzea.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07