blogak

Jendartean

Zaharrak berri ikastetxeetan

Gelako ikasle kopurua txikitzeaz, espazio berriak lortu eta egokitzeaz, ikastetxeetan arreta psikologikoa indartzeaz, hezitzaile gehiago kontratatzeaz… ez diegu ezer entzun gure agintariei. Berriz ere musukoa, distantzia eta gel hidroalkoholikoa dira nagusi Euskal Herriko protokoloetan, berriz ere ikasturte neketsua eta gogorra irudikatu dezakegu.

Aurreko ikasturteak utzi zuen ondoriorik: ikasle ugarik sufritutako hutsune akademikoa eta animikoa nabarmendu zuen hezkuntza komunitateak, baita haur eta gazteen arteko harremanetan pandemiak izandako eragin bortitza ere, zer esanik ez nerabeen artean. Baliabide falta sumatu zuten ikastetxe askotan, baliabide pertsonalak batetik, behar pedagogiko, emozional eta psikologikoei erantzuteko, ikasleak kanpoko espazioetara gehiago atera ahal izateko, errefortzu akademikoetan laguntzeko; eta baliabide materialak bestetik, ongi aireztatutako espazio zabal egokituak lortzeko, besteak beste.

Aurreko ikasturteko lezioa, ordea, ez dute ikasi agintariek: musukoa, distantziak eta gela formula magikoari heldu diote berriz ere, pedagogikoki gogorrak diren arau horiek goxatzeko, apaltzeko eta konpentsatzeko bestelako neurririk bultzatu gabe.

Eta neurri gehigarririk gabe, haur eta gazteen hutsune pedagogiko, emozional, fisiko eta sozialak metatzen baldin badoaz, ondorio kezkagarriagoak aterako ditugu ikasturte bukaeran.

The post Zaharrak berri ikastetxeetan appeared first on Jendartean.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07