blogak

Jendartean

Pausoka Eguna, behar bereziak dituzten haurren integrazioa helburu

Behar bereziak dituzten haurren guraso elkartea da Pausoka, diru etekin asmorik gabeko elkartea, “gure seme-alaben integrazioa eta eskubideak” lortzea helburu, eskolan, lanean eta beste edozein arlotan. Bihar, urriaren 14, Pausoka Eguna egingo dute Urnietan, elkarteak egiten duen lan handia laguntzeko.

Urriaren 7tik 14ra, Pausokaren Aldeko Gipuzkoako Itzulia egin dute, Kepa Gordo korrikalariaren laguntzarekin. Hernanin hasi zuten korrikaldiak Urnietan izango du helmuga, bihar goizeko 11etan, eta modu horretan emango zaio hasiera egun osoko festari (behean, egitaraua jasotzen duen kartela).

“Bere hutsuneekin eta bere gaitasun eta potentzialitateekin”

“Gure seme-alabak errehabilitatzeko beharrak sortu zuen Pausoka, 2012an. Sarri erakundeek ez dakite nola jokatu, galduta daude, deskoordinatuta, eta hutsune hori betetzen du Pausokak, umea osotasunean tratatuz. Paralisia, gaixotasun arraroak… Mota askotako premiak dituzten haurrak dira, eta arlo ezberdinetatik tratatu behar ditugu. Beharrak dituzte, baina ez dugu ikusi behar ume gaixoa bailitzan, pertsona gisa baizik, bere hutsuneekin eta bere gaitasun eta potentzialitateekin”, azaltzen dute elkarteko kideek, behean txertatu dugun bideoan. “Antzeko arazoak ditugun gurasoen artean sarea sortzea ere oso garrantzitsua izan da; gertutasuna jasotzen dugu Pausokarengandik”.

Click here to view the embedded video.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07