blogak

Jendartean

Ortografia akatsen izurritea

Edukia zuzen baldin badago, adierazkortasunari eta ortografia akatsei garrantzia kentzen zaiela eta unibertsitateraino ikasle ugari gaizki idatziz iristen direla dio El Paíseko artikulu batek; ortografia akatsen izurritea bizi dutela Espainian. Nago, euskararekin ere antzera gabiltzala, WhatsApparen aroan.

Gaur egun gutxi irakurtzen dela, idazlanek eta diktaketek protagonismoa galdu dutela eskolan, ordenagailu eta mugikorretako testu-zuzentzaileek (Xuxen dugu euskaraz) automatikoki egiten dutela zuzenketa eta sarri ez garela akatsez jabetzen, WhatsAppean eta sare sozialetan laburdurak erabiliz eta hizkiak janez idaztera ohitu garela, eta are gehiago, horietan zenbaitek nahita idazten omen duela gaizki, moloiagoa delakoan… Horra egungo ortografia maila arrazoitzeko ematen diren hainbat argudio.

Edukia vs idazkera, irakaslearen dilema

Hezkuntzan, gainera, irakasle batzuei leporatzen zaie exijentzia maila txikia dutela gai honetan, eta edukia zuzen baldin badago, adierazkortasuna eta ortografia bigarren mailan geratzen direla, sintaxiari ez zaiola garrantzirik ematen. Okerragoa: adierazkortasun eta akats horiek lantzeko eta hobetzeko mekanismorik ez dela martxan jartzen. Eta espresio pobreak eduki pobrea errazten du, edo gutxienez ideiak argi azaltzeko gaitasuna galtzen du horiek ahalik eta modurik egokienean adierazteko gaitasunik ez duenak.

El Paíseko artikuluko pasarte bat bereziki esanguratsua iruditu zait: Espainian irakasle izateko oposaketetara aurkeztu direnen artean ere, ugariak eta larritzeko modukoak izan dira idazkera akatsak. Jakin nahiko nuke zein den Euskal Herriko irakasle eta irakaslegaien errealitatea (helduona, oro har), nekez irakatsiko baitu ongi espresatzen, espresatzeko baliabideak menperatzen ez dituenak.

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07