blogak

Jendartean

“Leto”. Led Zeppelin errusiar kutsuarekin

Rocka dario Leto filmari, eta punka, eta transgresioa. Pelikulako protagonistentzat, musika da guztia, musikak markatzen du euren bizimodua. Rockak gidatzen duen moduan filmaren erritmoa, estiloa eta estetika. Led Zeppelin, The Doors, T-Rex, David Bowie… sobietar erara.

Imajinatu film musikal bat, baina pertsonaiak Iggy Pop edo Lou Reeden abestiak interpretatzen. Imajinatu hori zuri-beltzean eta 80ko hamarkada hasierako Leningradon. Bitxikeria orijinala da Leto, orduko moralitate eta zuzentasun sobietarraren kontroletik ihes egin nahi duen gazte koadrilaren ibilbidea kontatzen digun istorioa. Estatu Batuetatik datozen eraginen aterpean, eszena musikal underground indartsua loratzen ari da Leningradon, eta maitasuna, laguntasuna, alkohola, familia, bizitza… dira abesti eta abesti artean gertatzen den hori.

Filmak badu dramatik eta badu garai/belaunaldi baten isla izateko bokaziotik ere, baina musikari egiten dion omenaldia, musikaz (musikaren funtzioaz, funtzio ezaz) egiten dituen gogoeta inplizitu eta esplizituak dira interesgarriena, ziurrenik.

PERLAK

Leto

Zuzendaria: Kirill Serebrennikov.

Gidoilariak: Kirill Serebrennikov, Michael Idov, Lily Idov.

Aktoreak: Teo Yoo, Irina Starshenbaum, Roman Bilyk, Aleksandr Kuznetsov, Filipp Avdeev.

Errusia-Frantzia, 126 minutu.

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07