blogak

Jendartean

Komunera joateko laguntza behar duen ikasleari EHUk erantzun dio laguntza ikaskideei eskatzeko

Gasteizko campusean ikasturtea hasi aurretik, premia bereziak dituen Noelia Da Costa ikaslea EHUrekin bildu zen, eta bereziki nabarmendu zien laguntza behar duela oso oinarrizkoa den zeregin baterako, komunera joateko. Arazorik ez, erantzun zioten, “hau unibertsitate inklusiboa da”. Hiru aste geroago, oso bestelakoa da panorama eta EHUk dio ez dagoela zeregin hori beteko duen lanposturik.

Hala Bedin jaso dute albistea. Ikasturtea hastearekin batera izan zuen lehenengo ezustekoa Noelia Da Costak: Ezintasun Zerbitzuko langileetako bat eszedentzian zegoela argudiatuta, esan zioten ikaskideek lagundu beharko ziotela komunera. Eta bi astez lagun batek egin dio mesedea, baina lagun horren ikas-ordutegia jada ez da Da Costarenarekin bateragarria eta berriz ere EHUk agindutakoa galdegin du ikasleak. Unibertsitateak Arabako ezintasun zerbitzura bideratu du gaia, eta honek azaldu dio laguntzaile bat jarriko diotela, baina egunean behin laguntzeko, lanaldi erdiz dagoelako, 12:00ak arte. Ordu horretatik aurrera komunera joan behar badu? “Ikaskideren bati eskatu laguntza”. EHUk, bere aldetik, argudiatzen du ez duela halako zereginetarako lan-poltsarik, eta bitartean, konponbiderik aurkitu gabe jarraitzen du Noelia Da Costak.

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07