blogak

Jendartean

Irakasleen grebari ere zilegitasuna kendu nahi die Jaurlaritzak

Irakasleak gaiztoak dira gero, ez dute aintzat hartzen ikasleek hezkuntza jasotzeko duten eskubidea, ez dute inongo begirunerik familiekiko. Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekaren hitzak entzunda hala dirudi. Nagusiki Kristau Eskolakoak diren irakasleen lan-baldintzez, hitzarmen zaharkituaz eta patronalaren jarreraz hitz erdirik ez, ordea. Bai langile borroka, bai grebari ekiten dioten langileak behin eta berriz desprestigiatzeko Jaurlaritzak egiten duen ahalegina ezaguna zaigu.

Hainbat itunpeko ikastetxetan irakasleek iragarri duten hilabeteko greba “neurrigabea, gehiegizkoa eta familientzako begirunerik gabea” dela dio Erkorekak, baita ikasleen eskubidea kaltetu dezakeela ere. Ez da berria: eskola publikoko irakasleen mobilizazioen aurka ere jardun zuen bere garaian, pribilegiatu batzuk direla iradokiz, eta berriz ere kaltetuenak ikasleak izango zirela adieraziz. Halakoetan, gurasoak ere oso kontuan ditu Jaurlaritzak, harrigarria da familien iritziak hartzen duen oihartzuna hainbat medio eta politikariren ahotan, lan-gatazka langile eta patronalaren artekoa denean. Zahar etxeetako grebetan ere, adineko jendea arretarik gabe uztea leporatu izan diete grebalariei, gutxi gorabehera. Metalgintzako grebetan, pikete eta manifestazioengatik Bilbora iristeko arazoak zituzten herritarrak ziren kezka nagusia. Kurioski, langileak beraiek, euren aldarrikapenak, euren lan egoera, euren borrokaren muina ez da kezka-iturri izaten administrazioarentzat.

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07