blogak

Jendartean

Ikastetxe bakoitzaren aurrean plaza bat, Bartzelonaren apustua

Zenbat ikastetxek dute parez pare errepidea edo hiriko paisaia grisa? Eskola inguratzen duen espazioa ere inportantea delako, erronka potoloari ekin dio Bartzelonako Udalak: autoei lekua kendu eta egoteko eta jolasteko plazak egingo ditu ikastetxeen aurrean.

Ikasgelatik harago ume eta gazteen heziketan espazioak duen garrantziaz jakitun, gero eta gehiago dira patioa eraldatzen ari diren ikastetxeak. Urrats bat gehiago eman du Ada Colauren udal gobernuak, eskola inguruak ere moldatuz: 100 milioi euroko inbertsioa egingo dute eta asmoa da 2023rako Lehen Hezkuntzako 200 ikastetxeren aurrealdea egokitzea (Bartzelonako eskolen herena). Kutsadurari, zaratari eta istripuei aurre egitea da helburua.

Grèvol izeneko kooperatiba izango da esku hartuko duten lehen ikastetxea. Duela hilabete batzuk ikasle bat hil zen inguruan, autoak harrapatuta. Errepidea kendu eta bankuak eta jolaslekua jarriko dituzte, baita bizikletak uzteko aparkalekua ere.

Haurren hiria, hiri osasuntsua

Hainbatetan nabarmendu dugun moduan, haurren neurrira antolatutako hiriak aldarrikatzen ditu Francesco Tonucci pedagogo italiarrak. Autoen zerbitzura dagoen hirigintzaren ordez, denok eta denon beharrak kontuan hartuko dituen hiri atseginak defendatzen ditu: “Jolasten, paseoan edota bakarrik dabiltzan haurrak baldin badaude hirian, hiri osasuntsua den seinale. Hirian ez bada haurrik ikusten, ordea, hiria gaixotuta dagoen seinale. Haurrak kalean dabiltzan hiria, hiri segurua da”.

Gaiari lotuta:

Haurrak eskolara oinez eta beren kabuz, hain sinplea, hain iraultzailea

Natura nola bizi eremu urbanoko ikastetxeetan

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07